Nola erakar dezaket talentua nire enpresara? Talent for Amurrio
Maiatzaren 8an, 12:20etatik 14:30etara, Amurrioko enpresentzako eta lan-merkaturako talentuan jarriko dugu arreta, “Talent 4 Amurrio” foroan. Amurrioko Udalak eta Amurrio Bidean-ek antolatu du, eta, bereziki, eskualdeko enpresentzat da.
Enpresa guztiek, baita Amurriokoek ere, beren taldeetan sartuko diren pertsonak bilatzen dituzte, eta pertsona horiek beren helburuekin eta lan-moduekin bat etortzea nahi dute. Enpresek diote pertsona “jatorrak” behar dituztela, baina zertaz ari dira? Adjektibo horren atzean, 4 faktore daude: inteligentzia, jarrera, inplikazioa eta giza gaitasunak, horiek dira enpresek bilatzen dituzten pertsona talentudunen osagaiak.
Amurrio udalerri industriala da orobat, intentsiboa manufaktura-industrian, 4.000 lanpostu baino gehiago sortzen dituena, horietatik % 56 sektore horretan, eta egiteko dauka hausnarketa bat, automatizazioak eta piramide demografikoaren alderantzikatzeak ekar dezakeen ekoizpen-eredu aldaketaren gainekoa.
Talent 4 Amurrion eztabaidagune bat ireki nahi dugu, egoera hori gure udalerrian eta eskualdean aztertzeko, izan ditzakegun arazoen berri emateko, eta sor daitezkeen egoerei aurrea hartzeko, ez bakarrik industriaren sektorean, zerbitzuetan, merkataritzan, eraikuntzan… ere bai, dena baitago lotuta merkatuan.
Hausnarketarako abiapuntutzat, Be Basque Talent erakundeko Iván Jiménezen azalpena izan genuen. 2005etik ari dira lanean talentuari eusten eta erakartzen, hasieran Bizkaian eta orain Euskal Herri osoan. Be Basque Talentek Euskadikoak diren baina atzerrian lan egiten duten pertsona talentudunen eta euskal enpresa-sarearen arteko loturak sortzea bultzatzen du, eta babes-programak eskaintzen dizkie, itzuli nahiko balute. Ordezkatzen duen erakundeak hurbil eta arriskutsutzat jotzen duen egoera horren berri emango digu.
Aldi berean, mahai-inguru batean, hurbileko hezkuntza-sektorearen (unibertsitatea eta lanbide-heziketako ikastetxeak), tokiko enpresen langileak hautatzeko arloaren ikuspegia izango dugu, gure tokiko edo eskualdeko esperientziaren bidez, talentua bereganatzearen eta hura erakartzeko zailtasunen gaineko ikuspegia eman diezaguten. Mahai-inguru horretan, enpresen etorkizuneko talentu-beharren gainean eztabaidatuko da, zer ulertzen den talentuaz tokian-tokian edo zer mekanismo dauden eskuragarri enpresentzat talentua erakartzeko, tamainaren arabera.
Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, helbide elektroniko honetan, empresa@amurriobidean.org, edo telefono-zenbaki honetan, 945891721cartel talent amurrio def