Neguko Aukeren Azoka egingo da Amurrion martxoaren 3an eta 4an, udal-pilotalekuan

Tokiko saltokietako artikulu eta produktu ugari aurkitzeko aukera izango da.

Ohi bezala, Aukeren Azoka egingo da martxoaren 3an eta 4an, Amurrioko udal-pilotalekuan. Larunbatean 10:00-14:30 bitartean eta 18:00-20:00 bitartean egongo da zabalik, eta igandean, berriz, 11:00etatik 14:30era. Aurten ere arlo askotako produktuak eskainiko dira: arropa, kirola, haurrak, mertzeria, osagarriak, lentzeria, optika, bitxigintza…

“Azoka horietan izandako arrakasta produktuen kalitateari eta aukera zabalari zor zaie, baita aplikatzen zaien deskontu handiei ere. Amurrioko saltokien eskaintza handi horretaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu”, azpimarratu du Amurrioko Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkarteak (Apymca). Elkarte horrek antolatu du azoka, Amurrio Bideanen lankidetzarekin eta Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailaren diru-laguntzarekin.

Mateo BalbuenaK jasoko du aurtengo Urrezko Guk saria

2018ko Urrezko Guk saria Mateo Balbuenari emango diote Amurrio Antzokian martxoaren 10ean.

Argazkia: Aiaraldea

AMURRIO BIDEANEK KUDEATUKO DITU GURE UDALERRIAN EKINTZAILEENTZAKO LANBIDEREN DIRU LAGUNTZAK

Bi diru-laguntza dira: bata, negozio-ideia aztertzeko (1.000 €) eta, bestea, jarduera martxan jartzeko (1.500 €).

Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 22tik otsailaren 9ra irekita egongo da

Laguntza horien helburua da onuradunek hiru hil ematea soilik negozio-ideia aztertzen eta negozio-plana garatzen, edo enpresa martxan jartzea.

Laguntza horiek jaso ahal izateko, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzaileren batera jo beharko dute eskatzaileek, haiek arduratuko baitira diru-laguntza jasoko duten proiektuak edo ideiak hautatzeaz, erregistratzeaz, jarraipena egiteaz eta balioztatzeaz.

Aiaran Aiara Eskualdea da Lanbideren erakunde koraboratzailea, hala ere, eskaerak udalerri bakoitzeko Garapen Elkarteetan aurkeztuko dira, kasu honetan, Amurrio Bideanen.

Zehazki, gure eskualdean 9 diru-laguntza esleitu dira negozio-ideiak aztertzeko eta 6 diru-laguntza jarduera martxan jartzeko.  Laguntza-kopuru bat dago bereziki hogeita hamar urtetik beherako gazteentzat eta emakumeentzat.

Diru-laguntza baino eskaera gehiago egonez gero, proiektuen eta hautagaien ebaluazio teknikoa egingo da, hautaketaren oinarrietan ezarritako irizpideei jarraikiz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurri Bideanekin (El Refor kalea z/g) Tel. zk.:945891721 – Helbide elektronikoa: autoempleo@amurriobidean.org

Laguntzak Lanbide Ekimenak

  • Enpresa-ideia berriak sustatzen dituzten pertsonentzako laguntzak

Baldintzak

*Negozio-ideia bat izatea.

*EAEn bizitzea.

*Langabea izatea eta Lanbiden izena emanda izatea.

*Aurretik JEZen edo autonomoetan alta emanda ez izatea.

Zenbatekoa

1.000 €.

*zenbateko hori % 15 handiagoa izango da esleipendunak emakumeak edo 18 eta  30 urte arteko gazteak badira.

  • Enpresa-jarduera berriak abian jartzea sustatzera bideratutako laguntzak.

Baldintzak

*Proiektu berri bat martxan jartzeko negozio-plan bat izatea.

*EAEn bizitzea.

*Langabea izatea eta Lanbiden izena emanda izatea.

Zenbatekoa

1.500 €

*zenbateko hori % 15 handiagoa izango da esleipendunak emakumeak edo 18 eta  30 urte arteko gazteak badira.

REFORAMURRIO ENPRESALDEA ENPRESEN HAZITEGI ETA ZENTROAN SARTZEKO ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Abenduaren 1etik 29ra zabalik egongo da Reforamurrio Enpresaldea Enpresen Hazitegi eta Zentroan sartzeko eskabideak aurkezteko epea, modulu edo bulegoen alokairuko araubidean, baita Coworking Eremurako eskabideetarako ere.

Enpresen Hazitegi eta Zentroaren kasuan, haien jarduerak zerbitzuen sektorean gauzatzen dituzten enpresentzat edo sustatzaileentzat gordeko dira lokalak (bulegoak). Hainbat hobari egongo dira. Uneotan, zazpi enpresa daude instalazioetan kokatuta eta lau modulu libre daude (16,65 m2 eta 34,66 m2 artekoak). Amurrio Bidean-en kontsultatu daiteke alokairu-prezioa. Bestalde, Coworking Eremua 34,66 m²-ko bulego partekatua da. Diseinuarekin, IKTekin, industriarekin lotutako zerbitzuekin, eta abarrekin zerikusia duten jarduerak gauzatzen dituzten pertsona edo enpresentzat dira, lanerako espazio mugatua behar badute eta ez badute eragozpenik bulegoa partekatzeko. Sartzeko prezioa 25,50 €/hil gehi BEZ da. Uneotan plaza libre bat dago. Interesa duten pertsona eta enpresa guztiek Amurrio Bideanen kontsultatu eta lortu dezakete informazio gehiago (El Refor kalea, z/g, 945 89 17 21 telefonoa, posta elektronikoko helbidea administracion@amurriobidean.org edo www.amurriobidean.org).

Amurrioko 2017ko Eguberrietako Erakusleihoen Lehiaketan herri-epaimahai gisa parte hartzeko gonbita

Apymca elkarteak zine-abonamenduak, erosketa-orgak eta afariak zozketatuko ditu parte-hartzaileen artean

Amurrioko Merkatari Ertain eta Txikien Elkarteak (Apymca) Amurrioko Udalerriko Erakusleihoen IV. Lehiaketa antolatu du aurten, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko Sailaren eta Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker. Erakusleihoak abenduaren 20ra arte egongo dira ikusgai, eta gutxienez 22.00ak arte egon beharko dute argituta. Lehiaketaren bereizgarria ere ikusgai jarriko da. Lehiaketak alderdi teknikoa eta alderdi herrikoia izango du, hainbat sarirekin. Alderdi teknikoan lehenbiziko saria 300 eurokoa izango da, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena 100 eurokoa, eta garaikurrak ere emango dira. Alderdi herrikoian 200 euroko, 150 euroko eta 100 euroko hiru sari ezarri dira.

Herri-epaimahaian parte hartu nahi dutenek Amurrioko erakusleiho onena aukeratu dezakete parte hartzen duten establezimenduetan eta Apymcan aurkituko dituzten kupoiak betez. Kupoiak Kultur Etxean kokatutako boto-ontzi batean utziko dira. Pertsona bakoitzak kupoi bakarra utz dezake. Kupoi guztien artean, Amurrioko Udalak 2018. urterako dohaintzan emandako 12 zine-abonamendu (bakoitzak 4 txartel ditu), Aiarako Kuadrillak dohaintzan emandako 5 erosketa-orga eta Nafarroako Rural Kutxak dohaintzan emandako 50 euroko saria eta bi lagunentzako bi afari/bazkari (100 euroan balioetsiak) zozketatuko dira.

Ris 3 Espezializazio Adimentsuko Estrategia Amurriora iritsi da Innobasque-ren eskutik

Energiaren gaiari buruzko jardunaldia egingo da abenduaren 12an

Ris 3 delakoa edo Espezializazio Adimentsuko Estrategia Amurriora iritsi da Innobasque-ren eskutik. Zaraobe Institutuak eskualdeko enpresei eta ekoizpen-sektoreetako beste eragile batzuei zuzendutako jardunaldi bat antolatu du, Innobasque berrikuntzarako agentziaren deialdiari erantzuna emateko. Abenduaren 12an egingo da, ReforAmurrio Enpresaldean, 12:30ean. Energiaren gaia aukeratu da jardunaldi horretarako, eta Laudioalde Lanbide Eskola eta Amurrio Bidean ere lankidetzan aritu dira antolamenduan.

Topaketa horretan, energiaren auziari lau ikuspegitatik heltzen dioten lau hitzaldi entzun ahal izango dira. Innobasqueko energiaren pilotajeko taldeko arduradun batek azalpenak emango ditu, alor horretan ekimen berritzaileak egiteko esparru orokorrari eta finantza-tresnei buruz. Jarraian, Amurrioko Udalak Amurrioko enpresa-eremuetako «Trantsizio energetikoa» ekimena aurkeztuko du. Bestalde, Zaraobe Institutuak Haizerrota proiektuaren funtsezko ideiak azalduko ditu. Azkenik, ekimen arrakastatsu bat ezagutzera emango da; kasu honetan, Baiwind enpresarena, autokontsumorako energia sortzearen alorrekoa. Eskualdeko enpresa eta erakundeak gonbidatuko dira jardunaldira.