Reforamurrio Enpresaldea hazitegi eta enpresa-zentroan sartzeko deialdi berria
Ekainaren 1etik 30era izango da irekita eskaerak aurkezteko epea
Zerbitzuen sektorea (“bulegoak”) delakoan jarduera egiten duten edo egingo duten enpresa edo pertsona sustatzaileentzako moduluak edo bulegoak dira.
Modulu edo bulego bakoitza alokatzeko prezioan sartzen dira alokatutako lokal bakoitzaren kontsumoaren ondoriozko gastuak (besteak beste: elektrizitatea, ADSLa, berogailua, garbiketa…), bai eta zerbitzu komun batzuk ere: harrera-tokia, officea, postontzi pribatua, lokalen mantentze-lanak, segurtasun-sistema, bilera-aretoak…
Eskaera aurkezteko unean jarduera hasiko duten edo jardueran alta emanda hiru urte baino gutxiago daramatzaten enpresa edo pertsona sustatzaileek prezio hobaridun bat dute dagoeneko finkatuta dauden enpresen aldean.
Gainera, hobari gehigarriak aplikatuko zaizkie enplegua sortzen duten enpresei, sortutako lanpostuen kopuruaren arabera (% 20-37), bai eta garatuko duten jarduera motaren arabera berritzaileak direla jotzen bada (% 10-25). Hobarien ehuneko horiek bateragarriak dira, baldin eta zenbateko osoaren % 50 gainditzen ez bada.
Une hauetan, bederatzi enpresa daude instalazioetan eta bi modulu daude libre: 32,64 m2 eta 34,66 m2-koak, hurrenez hurren.
Interesa duten pertsona eta enpresa guztiek kontsulta egin dezakete edo informazio gehiago eska dezakete Amurrio Bideanen (helbidea: El Refor kalea, zk.g.; tel.: 945 891721; helbide elektronikoa: administracion@amurriobidean.org).