Entries by Amurrio Bidean

Nagusilan Amurrio, adinekoen gizarte-boluntariotza, 2022ko Urrezko Guk sariarekin aintzatetsia

Nagusilan Amurrio, adinekoen gizarte-boluntariotzak 2022ko Urrezko Guk saria jasoko du aurten, martxoaren 19rako, larunbaterako, Amurrio Antzokian aurreikusita dagoen galan. Ekitaldia gauzatzeko orduan, erakundeek une horretan hartutako neurriak bete beharko dira. Adostasunez aukeratutako Nagusilan Amurriok, Udaletik lantzen diren balioak biltzen dituelako jaso du aintzatespena, hala nola nahi ez den bakardadearen aurkako borroka eta zahartze aktiboaren aldeko […]

Amurrio Bidean elkarteak Aktibatu Expres eskaintzen du: lana bilatzeko banakako laguntza-zerbitzu pertsonalizatua

Zerbitzu honen helburua da 20 eta 44 urte bitarteko langabetuei, -lanbide heziketa edo graduko prestakuntza dutenei, merkatuan sartzen laguntzea. Laguntza gehienez ere 50 ordukoa izan daiteke pertsona bakoitzeko, adostutako ordutegian, eta astean saio bat egingo da gutxi gorabehera, parte-hartzaile bakoitzaren beharren eta helburuen arabera pertsonalizatua. Laguntzean edo mentorizatzean, honako hauek landuko dira: lanbide-helburuaren definizioa, helburu […]

Megatech-ek aintzatespena lortu du bere kudeaketa-ereduagatik

Abenduaren 13an, Euskalitek, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako fundazioak, Kudeaketa Aurreratua sustatzeko euskal erakundeetan urtero ematen dituen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariak banatzeko ekitaldia izan zen. Megatech Industries Amurriok Kudeaketa Aurreratuko Diploma lortu du. Kudeaketa aurreratuko praktikak dituzten eta lehiakortasuna areagotu nahi duten enpresei emandako aintzatespena da. Megatech-ek Kudeaketa Aurreratuaren ereduan egiten duen lehen urratsa da, etorkizunean hazten […]

AMURRIOKO UDALAK BERRIRO JARRI DU MARTXAN “BIZI GABONAK AMURRION” KANPAINA

Herriko establezimenduetan gastatzeko 15 euroko opari-txekea da, eta 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haurrei dago zuzenduta. Bihar, abenduak 14, hasi eta hilaren amaierara arte jaso ahal izango dira, Turismo Bulegoan. Amurrioko Udalak “Bizi Gabonak Amurrion” kanpaina bultzatuko du aurten ere, batez ere txikienentzat ilusioz beteta dauden egun hauetan. Ekimena 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haurrei […]

Reforamurrio Enpresaldea enpresen haztegira eta zentrora sartzeko deialdi berria

Abenduaren 1etik 30era eskaerak aurkezteko epea zabalik dago Lokalak zerbitzuen sektoreko (“Bulegoak”) jarduerak egiten dituzten edo egingo dituzten enpresentzat edo pertsona ekintzaileentzat dira. Modulu edo bulego bakoitza alokatzeko prezioaren barnean sartzen dira lokal bakoitza erabiltzean sortutako gastuak: elektrizitatea, zuntz optiko bidezko Internet lotura, berokuntza-sistema, garbiketa eta abar. Prezio horretan sartuko dira, halaber, partekatutako zerbitzu batzuk, […]

Amurriok, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko bonu kanpaina abiatu du

Amurrioko Udalak eta Izan Amurrio merkatari, zerbitzu eta ostalaritza elkarteak, tokiko merkataritza dinamizatzeko eta udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko bonu-kanpaina jarri dute abian. Kanpaina abenduaren 9an hasi eta hilaren 31ra arte luzatuko da. Kanpainak irauten duen bitartean, saltokietan fisikoki egongo diren eta kanpainarekin bat egin duten establezimenduen artean modu ekitatiboan banatuko diren 1.000 bonu inguru jarriko […]