Reforamurrio Enpresaldea enpresen haztegira eta zentrora sartzeko deialdi berria

Abenduaren 1etik 30era eskaerak aurkezteko epea zabalik dago

Lokalak zerbitzuen sektoreko (“Bulegoak”) jarduerak egiten dituzten edo egingo dituzten enpresentzat edo pertsona ekintzaileentzat dira.

Modulu edo bulego bakoitza alokatzeko prezioaren barnean sartzen dira lokal bakoitza erabiltzean sortutako gastuak: elektrizitatea, zuntz optiko bidezko Internet lotura, berokuntza-sistema, garbiketa eta abar. Prezio horretan sartuko dira, halaber, partekatutako zerbitzu batzuk, hala nola harrera-lekua, office-a, postontzi pribatua, lokalen mantentze-lanak, segurtasun-sistema eta bilera-gelak.

Jarduera hasi behar duten edo jarduera hasi zutenetik hiru urte baino gutxiago daramaten enpresek edo pertsona ekintzaileek eskaera aurkeztean prezio hobaridunak izango dituzte kontsolidatutako enpresen aldean.

Gainera, hobari gehigarriak ezarriko zaizkie enplegua sortzen duten enpresei, sortutako lanpostuen arabera (% 20tik % 37ra), bai eta egiten duten jarduera dela-eta berritzailetzat jotzen direnei ere (% 10etik % 25era). Bi hobari-portzentajeak bateragarriak izango dira, betiere % 50 gainditzen ez badute.

Une honetan, 10,36 m2 tik 34,66 m2 ra bitarteko modulo libreak daude

Coworking gunea

34,66 metro karratuko bulego partekatu bat da, eta Reforamurrio Enpresaldeko lehen solairuan dago. Lokalak lau lanpostu, bilera-mahaia eta bulegoko altzari espezifikoak ditu, bai eta Interneterako konexioa ere, eta erabiltzaileek zentroko gainerako instalazioak ere erabili ahal izango dituzte, bestak beste bilera-gelak, harrera-lekua eta office-a.

Gunea lan egiteko eremu mugatu bat behar duten eta bulegoa partekatzeko arazorik ez duten pertsonentzat edo enpresentzat dago pentsatuta, betiere diseinuarekin, IKTekin, industriari lotutako zerbitzuekin eta halakoekin lotutako jarduera bat gauzatzen badute edo gauzatuko badute. Gunera sartzeko 26,84 euro gehi BEZa ordaindu behar dira hilean.

Interesa duten pertsona eta enpresa guztiek Amurrio Bideanen (El Refor Kalea z/g) eskura dezakete informazioa, 945 891721 telefonora deituta edo administracion@amurriobidean.org helbidera idatzita.