Amurriok, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko bonu kanpaina abiatu du

Amurrioko Udalak eta Izan Amurrio merkatari, zerbitzu eta ostalaritza elkarteak, tokiko merkataritza dinamizatzeko eta udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko bonu-kanpaina jarri dute abian. Kanpaina abenduaren 9an hasi eta hilaren 31ra arte luzatuko da.

Kanpainak irauten duen bitartean, saltokietan fisikoki egongo diren eta kanpainarekin bat egin duten establezimenduen artean modu ekitatiboan banatuko diren 1.000 bonu inguru jarriko dira eskuragarri. Bonuaren balioa 25 eurokoa izango da, eta 20 euro ordaindu beharko dira eskuratzeko. Erosketa bakoitzean gehienez bi bonu trukatu ahal izango dira.

Iazko arrakastaren ondoren aurten berriro martxan jarriko den kanpaina, oso tresna garrantzitsua da tokiko merkataritzarentzat, eta aukera emango du Gabonak baino lehenagoko garai horretan kontsumoa suspertzeko, udalerriko kontsumoa fidelizatzeaz eta tokiko merkataritzari balioa emateaz gain.

“Covid-19ak sortutako pandemia-egoera dela eta ondorioak jasan dituen sektoreetako bat saltokiak izan dira, eta, horregatik, gure aletxoa jarri nahi dugu eta, kanpaina honen bidez, tokiko merkataritza dinamizatu eta Amurrioko establezimenduetan kontsumitzen duten pertsonei mesede egin”, azaldu dute Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak eta Jon Aspurua Izan Amurrioko presidenteak.

42 establezimenduk egin dute bat kanpainarekin:

Moda eta Osagarriak: Abascal, Azules, viste tu vida, Eguiluz, moda y color, Gancedo, HIT denda, Kapritx, Karisma, Katibel, Lilura, Modapiel, New Jolan, Novedades Elena.

Kirolak: Basualdo Kirolak, Koba Cycling, Ormaetxea Bizikletak, Ortu Kirolak.

Zapata dendak: Aranoa Zapatak, Calzados Urrutia, Pausotik.

Liburu-dendak: Bai-Bada liburu-denda, Garoa liburu-denda, Sanz liburu-denda.

Edertasuna eta estetika: If Hair Beauty&Nails, Mirela Nails¬Beauty, A+A ile-apaindegia, Entretres ile-apaindegia, Lurdes ile-apaindegia, Spiral ile-apaindegia, Vanesa ile-apaindegia, Susana Estética.

Beste batzuk: Josu Zentro Optikoa, Garbiñe lurrindegia, Arberas burdindegia, Arregi Argazkiak, Lambarri Bitxidenda, Madis Bitxidenda, La Rana Turquesa, Lur Belardenda, Luiando Optikoak, Olerki, Amurrio Plaza eta ADIgrafik.