Entries by Amurrio Bidean

AMURRIOK ‘KILOMARKET’ HARTUKO DU HIRU EGUNEZ, ARROPA KILOKA SALTZEKO AZOKA

‘Amurrio Kilomarket’ Elexondo kaleko 9. zenbakian egongo da eta udalerriko lau saltokik hartuko dute parte Bihartik aurrera eta hiru egunez, Amurriok arropa kiloka salduko duen azoka izango du. ‘Amurrio Kilomarket’ Elexondo kaleko 9. zenbakian egongo da eta udalerriko lau saltokik hartuko dute parte. Amurrioko Udalak eta Izan Amurriok Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako ‘Amurrio Kilomarket’ […]

AMURRIOKO MERKATARITZAK BAT EGIN DU LGTBIQA+ HARROTASUNAREN EGUNAREN SENTSIBILIZAZIOAREKIN

Udalerriko 30 establezimenduk hainbat totem jarriko dituzte euren lokalen aurrean, LGTBIQA+ harrotasunaren egunari buruzko informazioarekin; herritarrek ere kanpainan parte hartuko dute zozketa baten bitartez, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da totemetan jasotako informazioarekin galdetegi bat betetzea. Datorren astean Raisa Álava herriko artista oroimenezko horma-irudi bat margotzen hasiko da, urteko 365 egunetan sexu- eta genero-aniztasuna ikusarazteko. […]

Nueva Convocatoria de acceso al Semillero y Centro de Empresas Reforamurrio Enpresaldea

Ekainaren 1etik 30era zabalik egongo da eskabideak aurkezteko epea Lokalak jarduera Zerbitzuen Sektorea (“Bulegoak”) delakoan betetzen duten edo beteko duten enpresa edo pertsona sustatzaileei zuzentzen zaizkie. Enpresen hazitegi eta zentroaren kasuan, modulu edo bulego bakoitzaren alokairu‑prezioan errentan hartutako lokal bakoitzaren kontsumo-gastuak daude barne, hala nola elektrizitatea, Interneterako konexioa, berokuntza, garbiketa eta abar. Era berean, zerbitzu […]

Amurriok tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko bonu kanpaina abiatu du

murrioko Udalak eta Izan Amurrio merkatari, zerbitzu eta ostalaritza elkarteak tokiko merkataritza dinamizatzeko eta udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko bonu kanpaina jarri dute abian. Kanpaina maiatzaren 30ean hasiko da eta ekainaren 23ra arte luzatuko da ekimenarekin bat egin duten 39 establezimenduetan. Kanpainak irauten duen bitartean 1.000 bonu inguru eskainiko dira. Bonu horiek modu ekitatiboan banatuko dira […]

ARABAKO TXAKOLINAREN JAIA MAIATZAREN 22AN OSPATUKO DA AMURRION

Maite Eskarmendi Ezkerra kazetaria izango da aurten 2022ko Arabako txakolinaren enbaxadorea Jai-gunea 12:00etan irekiko da, eta 2021eko mahats-bilketaren dastaketaz gozatu ahal izango da. Askotariko eskaintza gastronomikoa ere egongo da, pintxoak eta errazioak, besteak beste Aurtengo berrikuntzen artean, erromeria egongo da 17:00etatik 19:00etara, autobus zerbitzua Gasteiztik eta Izan Amurriotik programatuta Txakolin Egunarekin batera egingo diren dastaketak […]

ASTELEHENEAN HASIKO DA ‘AMURRIO OINETATIK BURURA’ KANPAINAREN BESTE EDIZIO BAT, TOKIKO MERKATARITZAN KONTSUMOA SUSTATZEKO

Herriko saltokien erakusleihoa izango da, parte hartzen duten 43 establezimenduen 129 artikulu erakutsiko dituzten hogei argazki ingururekin. Sare sozialetan argitaratzen joango dira, Amurriotik irten gabe eros daitezkeen produktu guztiak ezagutarazteko. Argazkiak zabaltzearekin batera, astean behin zozketa bat egingo da. Zozketaren saria, irudi-aholkularitzako 2 saio estilista batekin eta entrenamendu pertsonaleko 2 saio. Amurriok abian jarri du […]