Nueva Convocatoria de acceso al Semillero y Centro de Empresas Reforamurrio Enpresaldea

Ekainaren 1etik 30era zabalik egongo da eskabideak aurkezteko epea

Lokalak jarduera Zerbitzuen Sektorea (“Bulegoak”) delakoan betetzen duten edo beteko duten enpresa edo pertsona sustatzaileei zuzentzen zaizkie.

Enpresen hazitegi eta zentroaren kasuan, modulu edo bulego bakoitzaren alokairu‑prezioan errentan hartutako lokal bakoitzaren kontsumo-gastuak daude barne, hala nola elektrizitatea, Interneterako konexioa, berokuntza, garbiketa eta abar. Era berean, zerbitzu komun batzuk ere bai: harrera, officea, postontzi pribatua, lokalen mantentze-lana, segurtasun-sistema, bilera-gelak, etab.

Jarduera hasiko duten edo eskabidea aurkezteko unean jarduera duela hiru urte baino gutxiago alta eman zuten enpresa edo pertsona sustatzaileek prezio hobariduna izango dute, dagoeneko finkatutako enpresekin alderatuta.

Gainera, hobari gehigarriak aplikatuko dira enplegua sortzeagatik (% 20tik % 37ra bitartean) eta garatuko den jarduera berritzailetzat jotzen bada (% 10-% 25), baldin eta modulua 25 m baino handiagoa bada. Hobariaren bi ehuneko horiek bateragarriak dira, baldin eta % 50 gainditzen ez bada.

Une hauetan, 10,36 m2 eta 34,66 m2 bitarteko moduluak daude libre.

Reforamurrio Enpresaldeak, 2005eko apirilean inauguratu zenetik, hogeita hamabi enpresa hartu ditu, era askotako jarduerak betetzen dituztenak: enpresentzako aholkularitza, ikus-entzunezko zerbitzuak, IKTak, arkitektura eta barne-diseinua, ingurumen-zerbitzuak, diseinu grafikoa eta komunikazioa, industria-enpresetako merkataritza-ordezkaritzak, etab.

Coworking espazioa

34,66 m²-ko bulego partekatua da, Reforamurrio Enpresaldearen lehen solairuan dagoena. Lokalak lau lanpostu, bilera-mahai bat eta bulegoko altzariak ditu, bai eta Interneterako konexioa ere; erabiltzaileek zentroko gainerako instalazioak erabil ditzakete, hala nola bilera-gelak, harrera, officea, etab.

Espazioa diseinuarekin, IKTekin, industriari lotutako zerbitzuekin, lanbide-zerbitzuekin eta abarrekin lotura duen jarduera bat betetzen edo beteko duten pertsona edo enpresei zuzentzen zaie. Coworkingera lan egiteko espazio mugatu bat behar duten eta bulegoa partekatzeko eragozpenik ez duten pertsona ekintzaileek eta besteren konturako langileek jo dezakete. Hilean 26,84 € izango dira, BEZa aparte.

Interesa duten pertsonek eta enpresek honako bitarteko hauen bidez egin dezakete kontsulta edo eskatu informazioa: Amurrio Bidean (El Refor Kalea zk.g.), 945 891721 telefono-zenbakia, administracion@amurriobidean.org helbide elektronikoa, www.amurriobidean.org web-orria