Entries by Amurrio Bidean

AMURRIOKO UDALAK “BIZI GABONAK AMURRION” KANPAINA JARRI DU ABIAN HIRUGARREN URTEZ

Herriko establezimenduetan gastatzeko 15 euroko opari-txekea da, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haurrei dago zuzenduta Bihartik, abenduaren 14tik, urtarrilaren 5era arte jaso ahal izango dira Turismo Bulegoan Aurten ere, ilusioz betetako egun hauetan, Amurrioko Udalak “Bizi Gabonak Amurrion” kanpaina bultzatuko du, txikienei zuzenduta, batez ere. Ekimena 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haurrei dago zuzenduta. […]

Amurrioko Udalak merkataritza jasangarria izatera zuzendutako hainbat gomendio eman ditu

Amurrioko Udalak herritarrei zuzendutako zenbait gomendio egin ditu, udalerriko merkataritza ahalik eta jasangarriena izan dadin. Kanpainak Arabako Foru Aldundiaren laguntza du. ‘Merkataritza jasangarria Amurrion’ kanpainaren helburua erosketa bat egiten dugun bakoitzean keinu txikien atzean ezkutatzen den ingurumen-aztarna murriztea da. Gomendio nagusia tokiko merkataritzan kontsumitzea da. Hurbileko kontsumo hori oso lotuta dago kontsumo arduratsuarekin, ingurumenari, tokiko […]

EL RINCONCITOKO ‘SUNAN’ PINTXOAK IRABAZI DU EPAIMAHAIAREN SARIA ETA USTAIKO ‘TRIKUHARRIA’ PINTXOAK HERRITARREN SARIA MIKOTURISMO EGUNAK 2022 PINTXO LEHIAKETAN

Azken hiru asteburuetan, XIX. Mikoturismo Egunak 2022ren barruan, Amurrio pintxo lehiaketa tradizionalean murgildu da. Lehiaketa gastronomikoan 10 establezimenduk hartu dute parte, bi sarietako bat eskuratzeko helburuarekin, epaimahaiak ematen duena eta herritarrek bozkatzen dutena. “Amurrioko ostalaritza kalitatezko pintxo berritzaileak eskaintzen saiatu da aurten ere, eta hori herritarrek pintxoak dastatzeko orduan izan duten partaidetzan islatu da. Eskerrik […]

Azaroaren 2tik 18ra zabalik dago Amurrioko Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketan izena emateko epea

Izan Amurrio, Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkartea 2022ko Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketa antolatzeko lanean ari da. Parte hartzen duten saltokietan izena emateko epea azaroaren 2tik 18ra egongo da zabalik. Izen-ematea 670497108 zenbakira whatsapp bat bidalita edo izanamurrio@apymca.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita egin daiteke. Aiarako eta Amurrioko lehiaketan, Izan Amurrioko (Apymca) kide diren edo ez […]

AMURRIO RECYCLING ‘KANPAINAKO APROBETXAMENDUKO SUKALDARITZA TAILERRA

Azaroaren 8an, asteartean, aprobetxamenduko sukaldaritza tailerra egingo da Abiaga jatetxean, 18: 00etatik 20: 00etara. Tailerra Amurrio Recycling ‘kanpainaren ekintzetako bat da. Arabako Foru Aldundiko Merkataritza Sailak eta Amurrioko Udalak sortu dute kanpaina, eta jasangarritasunaz kontzientziatu nahi dute, kontsumoan eta ohiko erosketan aldaketa txikiak eginez. Tailer horretan, sasoiko produktuak prestatzeko hainbat modu ezagutuko ditugu, baita soberakinak […]

10 ESTABLEZIMENDUK HARTUKO DUTE PARTE AMURRIOKO XIX. MIKOTURISMO EGUNETAN

Pintxo lehiaketaz gain, Abiaga, Bideko eta Ustai jatetxeek sasoiko produktu horrekin egindako menu gastronomikoak eskainiko dituzte Azaroaren 5ean eta 6an, perretxikoak sailkatzeko eta erakusteko ohiko jardunaldiak izango dira; azaroaren 4an, hitzaldi mikologiko bat izango da 19:00etan katekesian Perretxikoak biltzeko sasoi nagusia iritsi den honetan, Amurriok hemeretzigarren edizioa beteko duten Mikoturismo Egunak antolatu ditu aurten ere. […]