MIKOTURISMO EGUNAK 2022

10 ESTABLEZIMENDUK HARTUKO DUTE PARTE AMURRIOKO XIX. MIKOTURISMO EGUNETAN

Pintxo lehiaketaz gain, Abiaga, Bideko eta Ustai jatetxeek sasoiko produktu horrekin egindako menu gastronomikoak eskainiko dituzte

Azaroaren 5ean eta 6an, perretxikoak sailkatzeko eta erakusteko ohiko jardunaldiak izango dira; azaroaren 4an, hitzaldi mikologiko bat izango da 19:00etan katekesian

Perretxikoak biltzeko sasoi nagusia iritsi den honetan, Amurriok hemeretzigarren edizioa beteko duten Mikoturismo Egunak antolatu ditu aurten ere. Hiru asteburutan perretxikoak izango dira protagonista XVII. Pintxo Lehiaketan parte hartuko duten 10 ostalaritza-establezimenduetan. Gainera, ez dira faltako udal pilotalekuan perretxikoak sailkatzeko eta erakusteko jardunaldiak.

Pintxo lehiaketa

Perretxikoekin egindako pintxoen XVII. Lehiaketan 10 ostalaritza-establezimenduk hartuko dute parte: Alanbike, Albizabal, Atxubi, El Crucero, El Desván, El Rinconcito, La Terraza, Frontón Taberna, Txoko Gorri eta Ustai. Pintxoak 12:00etatik 14:30eta dastatu ahal izango dira. Lehiaketak bi sari banatuko ditu: epaimahaiak aukeratutako pintxorik onena (200 euroko saria eta plaka bat) eta herri-bozketaz aukeratutako pintxorik onena (150 euroko saria eta plaka bat).

Herri aukeraketan parte hartu ahal izateko, gutxienez 7 pintxo probatu beharko dira. Bozketa-txartelak azaroaren 9ra arte utzi ahal izango dira Kultur Etxean eta udaletxean dauden hautestontzietan, eta azaroaren 6arte, udal pilotalekuan. Gainera, bozketaren parte-hartzaileen artean 250 euroko bi sari zozkatuko dira.

Gastronomiari dagokionez, pintxoak dastatzeaz gain, Abiaga, Bideko eta Ustai jatetxeek sasoiko perretxikoekin egindako menuak eskainiko dituzte.

Perretxikoen sailkapena eta erakusketa

XIX. Mikoturismo Egunen barruan perretxikoak sailkatzeko egiten den ohiko jardunaldia azaroaren 5ean izango da udal pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Alberto Villanueva mikologoa, Arriola Mikologia Elkartearen kolaboratzailea, bi orduz arituko da perretxikoen sailkapena egiten, eta interesa duen edonork har dezake parte, ikusle gisa zein zalantzak argitzeko eskatuz edo bildutako espezieak sailkatzeko eramanez. Perretxikoen erakusketa azaroaren 6an izango da, udal pilotalekuan, 11:00etatik 14:00etara.

Perretxikoen sasoi nagusia iritsi den honetan, Amurrioko Arriola Mikologia Elkartea astelehenetik abendura bitartean egongo da, 18:30etik 19:30era, Kultur Etxean, amurrioarrei aleak identifikatzerakoan sortzen zaizkien zalantzak argitzeko eta laguntzeko. Aurretik, azaroaren 4an, Amurrioko Arriola Mikologia Elkarteak antolatutako hitzaldi mikologikoa izango da 19:00etan katekesian.