Entries by Amurrio Bidean

GLOBAL TRAINING BEKAK 2017

Global Training programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan, gutxienez 6 hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz. Global Training programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta […]

Erakusketa batek Arabako erakargarri turistiko nagusiak erakutsiko ditu Elexondo pasalekuan

Gaurtik aurrera ikusgai egongo da irudiz eta testuz hornitutako tamaina handiko kuboz osatutako aire zabaleko erakusketa bat, zeinak bertakoei eta bisitariei erakutsiko dizkien Arabako erakargarriak eta natura, kultura, ondare eta gastronomia baliabideak. Eleoxondo Pasalekuan egongo da instalazioa, eta irekita egongo da datorren uztailaren  14ra arte. ‘Galbide txokoak Araban’ izeneko erakusketa Arabako baliabide turistiko nagusiak deskribatzen […]

2017ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak

2017ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiak modernizatzea. Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak): ETEak (enpresa txiki eta ertainak) Enpresaburu indibidual edo autonomoa Prestazio ekonomikoa: %20ko dirulaguntza, itzuli beharrik gabe, 1. taldeko inbertsioen kasuan, edo %15ekoa, 2. taldeko inbertsioetarako. Aktiboak, 1) taldea Informatika-aplikazioak (softwarea) Informazioa prozesatzeko ekipoak eta osagarriak (eskanerra, inprimagailua,…) kutxa erregistratzaileak […]

Ekainaren 24an udako solstizioaren jaia ospatuko dute Aresketamendin

Ekainaren 24an, udako solstizioaren jaia egingo da Aresketamendiko energia berriztagarrien parke tematikoan. Horrela, publikoari ate irekien jardunaldia eskaintzen zaio. Urtez urte, indarra hartuz doa ospakizun hau eta urteroko zita bilakatu da, non dibertsioak, hezkuntzak, kulturak eta ingurumenak bat egiten duten. Gainera, Aresketamendiko energia berriztagarrien parkea Amurrioko herritarrengana hurbiltzen ari da. Aurten, Amurrioko Udal Musika Eskolako […]

Enplegagarritasuna hobetzeko beste bi tailer: “Nola aurkeztu zure CVa ingelesez” eta “Nola prestatu ingelesezko lan-elkarrizketa bat”

VITAL Fundazioak laguntzen ditu diruz, Aiarako Kuadrillaren bitartez, uztailaren 4an eta 12an egingo diren tailer hauek. Gure gizartearen gaur egungo erronketako bat da “enplegagarritasuna”; izan ere, lan-merkatua etengabe ari da aldatzen. Hau da, helburua da une oro beste lanpostu bat lortzeko edo oraingo lanpostua hobetzeko baldintzak betetzea. Hori dela eta, tailer hauen xedea da hautaketa-prozesu […]

WordPress komunitate ofizial bat sortu da Amurrion

Lehenengo bilera ekainaren 22an izango da, 19:00etan, Reforramurrio Enpresaldean WordPress Fundazioa 2010ean sortu zen, wordpress edukien kudeaketa-sistemaren sortzaile Matt Mullenweg-en eskutik. Helburua zen WordPressen eta kode libreko komunitatearen iraupena eta sustapena bermatzea eta sarean edukien argitalpena demokratizatzea. Helburu horrekin sortu dira tokian tokiko komunitateak, hain zuzen ere, parte-hartzailek beren artean ezagutzak, esperientziak eta abar partekatzeko. […]