Entries by Amurrio Bidean

VANESSA SÁNCHEZ ETB-ko KAZETARIA ARABAKO TXAKOLI-ren ENBAXADOREA AMURRIO-ko 2017ko TXAKOLI EGUNean

Arabako Txakoli Eguna Amurrion igandean, 2017ko maiatzaren 21ean ospatuko da jarduera programa osoa duela goizeko 11.30etan hasita. Arabako Txakoli Eguna 2017 GUK Parkean ospatuko da Juan de Urrutiako Enparatzaren ordez, orain arte ohitura izan den bezala. Arabako Txakolinaren Jatorrizko deituraren Kontseilu Arautzaileak Vanessa Sánchez, Euskal Telebistako kazetaria eta korrespontsala, 2017an ardo honen enbaxadore giza aukeratu […]

ERRONKA KOMERTZIALEN ZIKLOA: nire enpresa edo negozioaren kudeaketa komertziala optimizatzeko modua.

Bi saio praktiko egingo dira maiatzaren 19an eta 26an, Reforamurrio Enpresaldean. Saioen helburua da eskualdeko ekintzaileei, profesionalei edo enpresa txikiei tresna eta jarraibide oso praktikoak eta errazak ematea lan komertzialak errazteko eta salmenta-prozesua sistematizatzen laguntzeko. Funtsean, asmoa da zerbitzuen sektoreko enpresek eta profesionalek normalean aurre egin behar izaten dioten zailtasunari erantzutea, hau da, bezeroentzako proposamenak […]

Tailerra: +55 zahartze konstruktiboa

Unai Arrietak zuzenduko du eta ReforAmurrio Enpresaldean egingo da. Maiatzean, ReforAmurrio Enpresaldean zahartze konstruktiboari buruzko tailer bat egingo da 55 urtetik gorako pertsonentzat. Tailerrak 5 saio izango ditu eta, bertan, parte-hartzaileek bizitzako etapa guztietako irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuek duten garrantzia aztertuko dute. Maiatzaren 11n eta 18an, eta ekainaren 1ean, 8an eta 22an egingo da, 18:00etatik 20:00etara. […]

Okupatu tailerraren edizio berria, lana bilatzeko gaitasunak hobetzeko.

VITAL Fundazioak, Aiarako Kuadrillaren bitartez, maiatzaren 15etik 18ra Reforamurrio Enpresaldean egingo den tailer hau diruz lagunduko du. Aurreko edizioetan lortutako emaitza onak direla eta, Okupatu tailerraren beste edizio bat egitea erabaki da, lana bilatzen lagun dezaketen gaitasunak eta trebetasunak lantze aldera. Gero eta ohikoagoa da gure bizitza profesionalean lana bilatzeko prozesuari aurre egin behar izatea, […]

TURISMOA SUSTATZEKO JARDUERETARAKO LAGUNTZEN 2017KO DEIALDIA, ENPRESA TXIKI ETA ERTANEI ETA AUTONOMOEI ZUZENDUA

Xedea: Arabako lurralde historikoko turismoa sustatzeko jardueren garapena laguntzea Onuradunak: a) Gizarte xedearen bidez, turismoaren sektorean jarduten dutela egiaztatzen duten enpresa txiki eta ertainek, edozein delarik ere euren eraketa juridikoa, baldin eta gizarte eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan badute. b) Zerga egoitza Arabako lurralde historikoan duten autonomoak, baldin eta turismoa sustatzeko beren jarduera lurralde […]

Apymcak Bono Denda kanpaina sustatuko du Amurrion apirilaren 1etik maiatzaren 13ra

Bi bonu mota jarriko ditu establezimendu elkartekideetan erosketak egiteko. Udaberri honetan, Apymcak, Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkarteak, Bono Denda kanpaina jarriko du abian apirilaren 1etik maiatzaren 13ra. Bi bonu mota jarriko dira zirkulazioan: bata, 8 euroko balioa duena eta Apymcari atxikitako saltoki guztietan 10 euroko erosketak egiteko aukera ematen duena, eta bestea, 20 euroko […]