2017ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak
2017ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak
Xedea:
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiak modernizatzea.
Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak):
- ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
- Enpresaburu indibidual edo autonomoa
Prestazio ekonomikoa:
%20ko dirulaguntza, itzuli beharrik gabe, 1. taldeko inbertsioen kasuan, edo %15ekoa, 2. taldeko inbertsioetarako.
Aktiboak, 1) taldea
- Informatika-aplikazioak (softwarea)
- Informazioa prozesatzeko ekipoak eta osagarriak (eskanerra, inprimagailua,…)
- kutxa erregistratzaileak
- salmenta-tokiko terminalak
- kode-irakurgailuak
- etiketatzeko sistemak
- agenda elektronikoak
- balantza elektronikoak
Aktiboak, 2) taldea
- Altzariak
- Salmenta-lokalak eraberritzea
- Aire girotuko sistemak, lapurreten aurkakoak, …
- Errotulazioak, barnekoak zein kanpokoak
- Erakuslehioak eraberritzea
- Merkataritza-jarduerarako beharrezkoak diren aparatuen edo tresnen ekipamendua
Ehuneko horiek bi puntuan igo daitezke baldin eta enpresak Emakumeen eta Gizonezkoen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakunde aipamena jaso badu eta beste bitan UNE 175001 kalitate-ziurgagiria (oinarrizkoa) edo “Saltokitik Enpresara” programan parte hartu izana egiaztatzen duena lortu badu. Arestian adierazitakoarena baino maila handiagoko bikaintasun-ziurtagiria badu, igoera 3 puntukoa izango da. Enpresa Merkataritza Ganberetako erroldan agertzen den merkataritza erakunde bateko partaide baldin bada, bost puntuan igoko da, eta beste bostean titularrak edo langileak araututako titulazioren bat edo merkataritzarekin lotutako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edo kudeaketa-software batean inbertitzen badu edo enpresa transmisioa programan parte hartu izana egiaztatzen duena.
Diru-laguntzaren ehunekoa ezin da izan, inolaz ere, onartutako inbertsio osoaren %25 baino gehiago.
Diru-laguntzaren kalkulua faktura-kostuaren arabera egingo da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kendu eta gero.
Aurkezpen tokia: 2017ko uztailaren 17an amaituko da, 12:00etan.
Informazio gehiagorako: Amurrio Bideanen.