Enplegagarritasuna hobetzeko beste bi tailer: “Nola aurkeztu zure CVa ingelesez” eta “Nola prestatu ingelesezko lan-elkarrizketa bat”

VITAL Fundazioak laguntzen ditu diruz, Aiarako Kuadrillaren bitartez, uztailaren 4an eta 12an egingo diren tailer hauek.

Gure gizartearen gaur egungo erronketako bat da “enplegagarritasuna”; izan ere, lan-merkatua etengabe ari da aldatzen. Hau da, helburua da une oro beste lanpostu bat lortzeko edo oraingo lanpostua hobetzeko baldintzak betetzea. Hori dela eta, tailer hauen xedea da hautaketa-prozesu bat gainditzeko eta berau ingelesez egiteko jarraibideak eta gakoak ematea; izan ere, gero eta ohikoagoa da hautaketen arduradunek hizkuntza hori erabiltzea.

Lehenengo tailerra, Nola aurkeztu zure CVa ingelesez, uztailaren 4an egingo da, 09:00etatik 12:00etara. Tailerrean curriculum eraginkor bat egiteko oinarrizko jarraibideak emango dira (egitura, atalak, diseinua, etab.); tailerraren amaieran parte-hartzaileek egina izango dute beren CVa, prestatzaileak gainbegiratuta, eta gai izango dira curriculum hori ingelesez defendatzeko.

Bigarren tailerra, Nola prestatu ingelesezko lan-elkarrizketa bat, uztailaren 12an izango da, 09:00etatik 13:00etara. Saio praktiko hau ingelesez emango da oso-osorik, eta hautaketa-prozesu bateko hainbat proba landuko dira: psikoteknikoak, talde-dinamikak… eta, azkenik, elkarrizketa. Horretan jarriko da arreta bereziki, eta zenbait gako emango zaizkie parte-hartzaileei, elkarrizketak arrakastaz gainditzeko.

Tailerrak Aiarako Eskualdean bizi diren pertsonentzat dira, bereziki ingeleseko maila ona dutenentzat, ahoz zein idatziz. Leku kopurua mugatua da (10 tailerreko), eta lehentasuna emango zaie lanik gabe dauden pertsonei.

Tailerrean izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo administracion@amurriobidean.org helbidera idatzita.