Entries by Amurrio Bidean

Lana bilatzeko Hazilan programaren bosgarren edizioa irailaren 28an jarriko da martxan

Hazilanen, lan merkatuan sartzeko edo nahi den lanpostua aurkitzen laguntzeko helburua duen programaren, bosgarren edizioa datorren irailaren 28an aurkeztuko da. Dagoeneko hitzordua eskatu daiteke Amurrio Bideanen informazio gehiago jasotzeko, 945891721 telefono-zenbakian edo empresa@amurriobidean.org   helbidearen bitartez. Aurten egoera ekonomikoaren eta lan merkatuaren errealitatea aldatu egin da. Pertsona gehiago daude lan bila, eta lan eskaintza murriztu egin da. Hori […]

Ireki da enpresa txikiei eta ertainei eta autonomoei zuzendutako laguntza zuzenak eskatzeko epea

Amurrioko Udalak, enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei zuzendutako 100.000 euroko partida ekonomikoa prestatu du, osasun krisiak eragindako ondorio negatiboak arintzeko eta herriko ekonomia suspertzeko. Laguntza zuzenen sorta hori, ekainaren erdialdean aurkeztutako ‘Amurrion bizi’ programaren barruan dago. Programa horren helburua, hainbat neurri hartuta, suspertze ekonomikoaren bitartez, Amurrio indartzea da. Eskabideak gaurtik irailaren 30era aurkeztu ahal […]

Arabako Foru Aldundiaren laguntza berriak merkataritza- eta turismo-sektorerako.

Arabako Foru Aldundiak beste hiru laguntza eskatzeko epea ireki du, osasun krisiaren ondorioak arintzeko. Horietako bi merkataritza-sektoreko eta zerbitzu pertsonaletako enpresa txikiei eta autonomoei zuzenduta daude (ile-apainketako eta edergintzako zerbitzuak, bidaia-agentziak, arropen konponketa eta artikulu elektrikoen eta beste kontsumo-ondasun batzuen konponketa): AFAko inbertsioetarako aparteko laguntza eta AFAko jarduera-gastuetarako aparteko laguntza Bestea ezohiko laguntza da turismoaren […]

Uztailaren 1etik aurrera zabalik dago Refor Amurrio Enpresaldeko ikasgela

Erreserba bidez baino ez da sartuko, 8: 15etik 15: 00etara. Erabilera-araudi berria Maskarilla nahitaezkoa izango da eraikinera sartzeko, eta segurtasun-distantziarik ez badago. Instalazioetara sartu ondoren, harreran identifikatu beharko da gelan sartu ahal izateko. Ikasgela erabili baino aurreko egunean bakarrik erreserbatu ahal izango da, eta eguneko erreserba bakarra onartuko da 945891721 telefonora deituz (Amurrio Bidean).

Webinar “Enpresa-estrategiak koronabirusaren garaian. Joeren eta aukeren azterketa”

Sareko saioa ekainaren 25ean izango da, 14:00etatik 16:00etara, eta Aiarako Kuadrillako ekintzaileei, enpresa txikiei eta profesionalei dago zuzenduta. Hitzaldia Zorraquino diseinu estrategikoko aholkularitza-enpresaren esku egongo da; enpresa entzutetsua da Euskadin, eta urtero joerei buruzko txostenak egin eta aurkezten ditu. Vital Fundazioak finantzatzen du. Saioaren helburua da bizitako osasun-larrialdiaren egoeraren ondoren egikaritu edo aurreikusten diren aldaketak […]

Ez gelditu! Prestatu lanerako!

Amurrio Bidean-etik, Aiarako Koadrilarekin eta Vital Fundazioak finantzatuta, ekainaren 29tik uztailaren 10era streaming-ean (on-line zuzenean) prestakuntza-aste bat prestatu dugu, lana bilatzeko presta zaitezen. Tailerrak Zoom-en bidez emango dira, 09: 00etatik 12: 00etara, bost egunez. Eta amaitzeko, parte-hartzaileek banakako tutoretza bat izango dute, ordubetekoa, prozesua erraztu duen pertsonarekin, bere kasu partikularra kontrastatu ahal izateko. Programa honek […]