AZAROAREN 17tik 26ra LAU ONLINE IKASTARO EMANGO DIRA, ESKUALDEKO EKINTZAILEEI ETA ENPRESA TXIKIEI ZUZENDUTAKOAK
VITAL Fundazioak, Aiarako Kuadrillaren bidez, diruz laguntzen ditu ikastaro horiek, enpresa-proiektu berriak abian jartzea eta duela gutxi sortutako enpresak finkatzea errazteko helburuarekin. Ikusirik ekintzaileen artean harrera ona izan dutela prestakuntza “bizkor” horren aurreko edizioek, eta gero eta eskari handiagoa dagoela, eskualdeko udalek beste lau ikastaro antolatu dituzte elkarrekin, “ekintzailetza-pilulak” direlako formulan oinarrituta. COVID-19ak sortutako egoera […]
