Entries by Amurrio Bidean

AMURRIO TRAIL TALDEAK 2021EKO URREZKO GUK SARIA JASOKO DU

Saria emateko ekitaldia martxoaren 13an, larunbatean, izango da, Amurrio Antzokian; erakundeek une horretan ezarritako neurriak betez egingo da. Amurrio Trail Taldeak 2021eko Urrezko Guk saria jasoko du martxoaren 13an, larunbatean, Amurrio Antzokian egingo den ekitaldian, betiere erakundeek hartutako neurriek horretarako aukera ematen badute. Adostasunez aukeratu den trail taldeak, kirol munduan egiten duen lanaz, bere elkartasun-lanarengatik […]

Reforamurrio Enpresaldean dagoen Ikasketa Gelaren ordutegi berria

Abenduaren 21etik aurrera, astelehenetik ostilera, Gelaren ordutegi berria 08: 15etik 15: 00etara izango da goizez eta 15: 30etik 19: 30era arratsaldez. COVID-19 pandemia dela eta, instalazioetan jarduteko protokolo bat dago, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Hori dela eta, Gelaren edukiera zortzi pertsonatara murriztu da, osasun agintariek gomendatutako segurtasun tartea mantentzeko. Gainera, erabiltzaileek maskara eraman beharko dute beti […]

ReforAmurrio Enpresaldea hazitegian eta enpresa-zentroan sartzeko deialdi berria

Abenduaren 1etik 29ra bitartean zabalik egongo da eskabideak aurkezteko epea Lokalak zerbitzu-sektorean (“bulegoak”) lan egiten duten edo egingo duten enpresa edo pertsona sustatzaileentzat dira. Hazitegiaren eta enpresa-zentroaren kasuan, modulu edo bulego bakoitzaren alokairu-prezioan sartuta daude alokatutako lokal bakoitzaren kontsumoak eragindako gastuak, hala nola elektrizitatea, Interneterako konexioa, berogailua, garbiketa, etab., baita zerbitzu komun batzuk ere; harrera, […]

AMURRIOKO UDALAK OSTALARITZA SEKTOREAREN ZERBITZURA JARRIKO DU KOMUNITATE-BITARTEKARITZA ZERBITZUA

Helburua, behar duten ostalaritzako establezimenduek merkataritzako lokalen alokairuaren ordainketari buruzko akordioak lortzea da. Aurretiazko hitzordua eskatu beharko da astelehenetan eta asteazkenetan, 8:30etik 14:00etara. Amurrioko Udalak ostalaritza sektorearen esku jarri du beste arlo batzuetan martxan dagoen komunitate-bitartekaritza zerbitzua. Zerbitzu hori martxan jartzearen helburua, behar duten ostalaritzako establezimenduek merkataritzako lokalen alokairuaren ordainketari buruzko akordioak lortzea da. Horrela, […]

Amurrioko 26 dendak bat egin dute Euskadi Bono Denda kanpainarekin

Amurrioko saltokiek dagoeneko eskaintzen dituzte Bono Denda deskontuak bezeroentzat; guztira, udalerriko 26 saltokik egin dute bat kanpainarekin. Deskontua 10 eurokoa da, baina 30 euro erosketako egin beharko da gutxienez. 4 bonu kontsumitu ahal izango ditu pertsona bakoitzak gehinez; beraz, deskontu handiena 40 eurokoa izango da. Kanpaina honetan, merkataria da bonua zuzenean aplikatzen duena; hau da, […]