Entries by Amurrio Bidean

Amurrio Bideanek udalerriko industria sarea bisitatuko du ekonomia suspertzeko ekintzak diseinatzeko.

Apirilean eta maiatzean, agentziako langileek enpresak deituko dituzte banakako elkarrizketak egiteko. Eskualdeko ekoizpen-ereduan izandako aldaketek eta pandemiaren ondoriozko langabezia-tasa altuak (% 15,32) (2021eko otsaileko datua) egoera ekonomiko gogorra erakusten dute epe labur eta ertainean. Amurrioko ekonomia nagusiki industrian oinarritzen da; sektore horrek udalerrian duen balio erantsi gordina % 60,59koa da (2018an, eskuragarri dagoen azken datua). […]

Okupatu prestakuntzarako data berriak.

Okupatu diseinatuta dago parte-hartzaileei enplegu eraginkorra pentsatzen, diseinatzen eta bilatzen laguntzeko. Prestakuntza, azkenik, apirilaren 12tik 16ra bitartean izango da, 09: 00etatik 14: 00etara, Amurrio Bidean instalazioetan bertan. Okupatu jarduera oso dinamiko eta oso praktikoen bidez garatzen da. Parte-hartzaileak trebetasun pertsonaletan eta profesionaletan entrenatuko dira (autoezagutza, automotibazioa, talde-lana), eta enplegua bilatzeko tresnak landuko dituzte (curriculuma, lan-elkarrizketa, […]

Ez gelditu! Prestatu lana bilatzeko!

Amurrio Bidean-etik, Aiarako Kuadrillarekin lankidetzan eta Vital Fundazioak finantzatuta, prestakuntza-aste bat prestatu dugu martxoaren 22tik 26ra, lana bilatzeko presta zaitezen. Prestakuntza presentziala izango da, 09: 00etatik 14: 00etara, eta Amurrio Bidean-eko instalazioetan emango da, COVID-19k eragindako egoerak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak betez. Programak Okupatu du izena, eta eguneroko hautapen-prozesuetan parte hartzen ohituta dauden giza baliabideen […]

AMURRIO BIDEAN GARAPEN AGENTZIAK BERE IRUDI KORPORATIBOA BERRIZTU DU

Markaren irudia berritzeak Amurrioko Udalak duen logoa bertan integratzea dakar. Logotipo berriak kolore urdinaren eta berdearen esentziari eusten dio, hau da, Amurrioko erakundearen kolore korporatiboei. Amurrio Bidean Garapen Agentziak irudi korporatiboa berritu du, Amurrioko Udalak duen logo berrira egokituz. Erakundearen logotipo eguneratua Amurrioko Udalaren ‘A’ identifikatzailearekin integratuta dago. Logotipoa, Amurrioko Udalaren logoarena bezalako ‘A’ urdin […]

AMURRIOKO UDALAK OSTIRALETAKO BASERRITARREN MERKATUA BULTZATUKO DU

Horretarako, kanpaina bat egingo da, eta merkatuan erosketak egiten dituzten pertsonak bertako produktuekin osatutako saski baten asteroko zozketan sartuko dira. Ekintza hau martxoan zehar egingo da, martxoaren 5ean, 12an eta 26an (ostiralak) eta 19an (osteguna). Amurrioko Udalak, Amurrio Bideanekin batera, tokiko eta hurbileko produktuari laguntzen jarraituko du martxoan Juan Urrutia plazan jarriko den ekoizleen merkatuan […]

Martxoaren 31ra arte zabalik dago “Zure ideiak balio du” 2021 lehiaketaren XVII. ediziorako proposamenak aurkezteko epea

Lehiaketa hau Araba Emprende ekimenaren barruan kokatzen da. Arabako Foru Aldundiak sustatu du ekimena, gure probintzian ekintzailetza lantzen eta sustatzen duten gainerako erakunde eta eragileekin batera, Amurrio Bidean barne (Amurrioko Udaleko Toki Garaperenako Agentzia. Araban bizi den eta ideia edo enpresa-proiektu bat duen edonork aurkez dezake eskabidea lehiaketara. Helburua ideia ekintzaileak ezagutaraztea da, garapen-maila handiagoarekin […]