Entries by Amurrio Bidean

“BERRIRO IREKITZEKO BONUAK” KANPAINA BIHAR JARRIKO DA MARTXAN

Bonuak 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira Gure Laguntza plataformaren bitartez, eta hilabeteko balioa izango dute. Bi bonu mota jarriko dira martxan: “Ostalaritza Berriro Irekitzeko Bonua”, 10 eurokoa, eta “Merkataritza eta Zerbitzuak Berriro Irekitzeko Bonua”, 30 eurokoa; 8 eta 25 euro balioko dute, hurrenez hurren. Amurrioko Merkatari Txikien eta Ertainen Elkarteak (APYMCA) eta Amurrioko Udalak […]

EKIN BREAKFAST: PANDEMIA-GARAIAN EKITEA

On line topaketa datoren maiatzaren 20an izango da, 16:30etatik 18:00etara Ekintzailetza eta pertsona ekintzaileen egokitzeko gaitasuna ez dira gelditzen, ezta pandemia global baten erdian ere, COVID-19 kasu. Egokitzeko eta berrasmatzeko gaitasunak erakusten du zenbateraino den funtsezkoa ekintzailetza zalantzazko etorkizunari berme osoz aurre egin nahi dion gizarte batentzat. Aukera berriak sortzen eta sortzen jarraitzen dute, eta […]

Alarma-egoeraren ondorioz jarduerak etenda dituzten kultura-arloko profesionalentzako Lanbideko laguntzen deialdia

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 12tik 25era bitartean egongo da zabalik. Programa EAEn egoitza pertsonala eta fiskala duten, adin nagusikoak diren eta kulturarekin lotutako jarduera profesionala duten pertsonei zuzenduta dago (deialdian JEZen epigrafeak agertzen dira, hau da, laguntza horiek jaso ditzaketen jarduerak). Laguntza jaso nahi duten pertsonek etenda edo ezeztatuta geratu den kulturaren arloko jarduera profesionalean […]

Ostalaritza-sektorearekin bilera

Amurrioko Udalak bilera batera deitu du herriko ostalaritza-sektorea, terrazen gaia aztertzeko. Bilera maiatzaren 12an, asteartean, egingo da bitarteko telematikoen bidez, 13:00etan. Parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute aeguia@amurrio.eus helbidera. Parte-hartzaileen kopurua gehiegizkoa bada behar bezala garatzen dela bermatzeko, bertaratutakoen kopurua mugatzea edo bilera bat baino gehiago egitea baloratuko da.

BASQUE CULINARY CENTERREK ETA EURO-TOQUESEK “JATETXEETAKO ZERBITZUENTZAKO SEGURTASUNERAKO ETA PREBENTZIORAKO COVID-19 PROTOKOLO BEREZIA” AURKEZTU DUT

Basque Culinary Centerrek eta Euro-Toquesek “Jatetxeetako zerbitzuentzako segurtasunerako eta prebentziorako COVID-19 Protokolo Berezia” aurkeztu dute. Jatetxeentzako neurri ezberdinak aipatzen dituen dokumentu bat da, bezero eta langileen arteko kutsadura arriskuak ahalik eta gehien murriztu daitezen. Jatetxeen berrirekierari aurre egiteko segurtasuna eta higienea bermatuz, jangelako zein sukaldeko lan prozesu guztiei eragingo dieten neurriak azaltzen dira. Hemen deskarga […]

Amurriok “Berriro irekitzeko bonua” kanpaina jarriko du martxan, APYMCA-rekin batera

Udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresak une honetan jasaten ari diren egoera dela eta, Amurrioko Merkatari Txikien eta Ertainen Elkarteak (APYMCA) “Berriro Irekitzeko Bonua” kanpaina jarri du martxan, Amurrioko Udalaren babesarekin. Horretarako, parte hartu nahi duten establezimenduek maiatzaren 9ra arte eman ahal izango dute izena. Ekimenaren helburua, COVID-19aren ondorioz itxita egon diren merkataritzari, ostalaritzari eta […]