“BERRIRO IREKITZEKO BONUAK” KANPAINA BIHAR JARRIKO DA MARTXAN

Bonuak 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira Gure Laguntza plataformaren bitartez, eta hilabeteko balioa izango dute.

Bi bonu mota jarriko dira martxan: “Ostalaritza Berriro Irekitzeko Bonua”, 10 eurokoa, eta “Merkataritza eta Zerbitzuak Berriro Irekitzeko Bonua”, 30 eurokoa; 8 eta 25 euro balioko dute, hurrenez hurren.

Amurrioko Merkatari Txikien eta Ertainen Elkarteak (APYMCA) eta Amurrioko Udalak martxan jarri duten “Berriro Irekitzeko Bonuak” kanpaina bihar 16:00etan hasiko da. Bonuak http://gure.laguntza.eus/ helbidean erosi eta establezimenduan bertan trukatuko dira.

Ekimenak bi bonu mota jasotzen ditu. 10 euroko “Ostalaritza Berriro Irekitzeko Bonua” eskuratzeko bezeroek 8 euro ordaindu beharko dute. 30 euroko “Merkataritza eta Zerbitzuak Berriro Irekitzeko Bonua” eskuratzeko, berriz, bezeroek 25 euro ordaindu beharko dute. Amurrioko Udalak bere gain hartuko duen eta bonuetan aplikatuko den hobaria 2 eta 5 eurokoa izango da, hurrenez hurren.

1.400 bonu inguru kaleratuko dira, eta kanpainari atxikitako 43 establezimenduetan trukatu ahal izango dira. Guztira 28 saltokik, zerbitzuen sektoreko 7 establezimenduk eta 8 ostalaritzako 8k eman dute izena.

Bonuak Gure Laguntza webgunearen bitartez eskuratu ahal izango dira. Bertan, hasierako orrian dagoen bilatzailearen bitartez, udalerriko dendak aurkitu ahal izango dira. Erosketako tiket bakoitzeko gehienez mota bereko 2 bonu erabili ahal izango dira, eta formatu digitalean edo inprimatuta aurkeztu beharko dira establezimenduetan. Bonuen trukea maiatzaren 15etik aurrera edo irekitzen den egunetik aurrera, establezimendua geroago irekitzen bada, egin ahal izango da, hilabeteko epean. Oinarri guztiak Udalaren webgunean horretarako sortutako atal espezifikoan kontsulta daitezke. Bertan, koronabirusari aurre egiteko abian jarritako ekintzak jasotzen dira, https://amurrio.eus/coronavirus-covid-19 / .

“Denda bonuak”, 2020ko aurrekontuetan jasota daude, Amurrioko PSEren proposamenez, eta udalerriko saltokietan, ostalaritzan eta enpresetan kontsumitzea bultzatzea dute helburu.

Parte hartzaileen zerrenda          

SALTOKIAK ZERBITZUAK OSTALARITZA
   
ABASCAL IF ALAMBIKE
ARANOA INES QUINTANA BATZOKI BERRIA
ARREGUI KOLOORE ESTETIKA EL REFOR
AMURRIO AUTOESKOLA A+A ILE-APAINDEGIA GUK CAFÉ
AZULES SPIRAL ILE-APAINDEGIA KILI BERRIA
BASUALDO ESTETIKA JOKO ARETOA
D-NIEVES KIRTANA (Yoga Aretoa) FRONTON TABERNA
EGUILUZ   TXOTIS
ELECTROHOB    
ELEKT. IZASKUN    
GANCEDO    
JOLAN    
HIT    
KAPRITX    
KARISMA    
KATIBEL    
KOBA CICLYING    
LAMBARRI BITXI-ERLOJU DENDA    
MADIS BITXI-DENDA    
BAI-BADA LIBURU-DENDA    
GAROA LIBURU-DENDA    
SANZ LIBURU-DENDA    
LILURA    
AMURRIO LOTERIA    
LUYANDO OPTIKOAK    
MODAPIEL    
PAUSOTIK    
TELMER