El Refor eraikinean dagoen lokalaren errentamenduaren lizitaziorako proposamenak aurkezteko epea zabalik

Abenduaren 7ra arte zabalik dago El Refor eraikinean dagoen lokalaren errentamenduaren lizitaziorako proposamenak aurkezteko epea. Pleguak helbide honetan kontsulta daitezke:  https://amurriobidean.org/es/perfil-del-contratante.

 

ABENDUAREN 2an, AIARAN EKIN: NOLA EGIN ESANGO DIZUGU JARDUNALDIA EGINGO DA AMURRIO BIDEANEN EL REFORREKO INSTALAZIOETAN.

Jardunaldia 11:00etatik 13:30era bitartean izango da, eta aukera egongo da aurrez aurre bertaratzeko nahiz online konektatzeko.

Jardunaldiaren helburua da gure eskualdean enpresa-ekimen berriak martxan jar daitezela sustatzea edo lehendik martxan dauden enpresei negozio-lerro berriak sortzen laguntzea.

Jardunaldia hauentzat da: ekin nahi duten baina zer arlotan zentratu ez dakiten pertsonak, ideia bat duten eta horren garapena aztertu eta martxan jarri nahi dutenak edo beren jarduerari buelta bat eman nahi dioten enpresa edo negozioak.

Ez dago ekimen edo enpresa berri bat arrakastatsua izango dela bermatuko duen errezeta magikorik, baina oso lagungarria izan daiteke arlo horretako adituen eta beste ekintzaile batzuen esperientzia entzutea.

Hori dela eta, INNOBIDEko Sergio Gonzálezek, jardunaldiari hasiera emateko, negozio-joerei eta -aukerei buruz hitz egingo du, eta azalduko du nola nabarmendu merkatuan negozio-eredua modu erraz batean landuta. Ondoren, mahai-inguru bat egingo da. Bertan, eskualdeko lau ekintzailek beren esperientziaren berri emango dute: zerk funtzionatu dien, zer aldatuko luketen gaur egun dakiten guztia jakin izango balute, nola egin dioten aurre pandemiari, etab.

Helburua da ekintzaileen askotariko profilak ikustea: Unai Arrieta, psikologia; orain ospea hartu du zahartze aktiboaren sektorean bere ezagutzak aplikatzeko aukera ikusi ondoren. Joana Bilbao, zeinak bere zaletasuna lanbide bilakatu duen beste bazkide batekin batera, “Entre punto y puntada” proiektuaren bidez. Licores Barañano enpresako Gaizka Barañano, zeinak, familiako enpresaren belaunaldi-aldaketa bere gain hartzeaz gain, ekiten eta berritzen jarraitzen baitu. Eta Oihana Goikoetxea, landa-ingurune batean ekiteari buruz hitz egingo digun fisioterapeuta (“Zurekin Fisioterapia” zentroa ireki du Luiaondon).

Jardunaldia amaitzeko, Jon Beltrán de Herediak software garatzaile, musikari eta umoristak 20 urte baino gehiagoz ekintzaile gisa izandako esperientzia kontatuko du, bere ikuspuntuak partekatuko ditu eta jardunaldiaren alderdirik garrantzitsuenak azpimarratuko ditu, betiere umore-ukitu batekin.

Horrez gain, jardunaldian Kuadrillako tokiko garapen-agentziek ekintzaileei ematen dizkieten zerbitzuen berri emango da: banakako aholkularitza, prestakuntza, enpresa kokatzeko espazioak, laguntzei buruzko informazioa eta horiekin lotutako izapideak, etab.

Fundación VITAL Fundazioak diruz lagundu du jardunaldia, Aiarako Kuadrillaren bidez.

Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, Amurrio Bideanekin harremanetan jar zaitezkete, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo autoempleo@amurriobidean.org helbide elektronikora idatzita.

Jornada_Emprender_Cartel_eus

 

 

Ez gelditu! Prestatu lana bilatzeko!

Azaroaren 23tik 26ra lana bilatzeko prestatu zaitezke. Prestakuntza aurrez aurrekoa izango da 9: 00etatik 14: 00etara, eta Amurrio Bideanen instalazioetan emango da.

Programak Okupatu izena du, eta talde-jarduera praktiko eta dinamikoen bidez garatzen da. Metodologia horrek loturak eta lankidetza sortzea sustatzen du, lana norbera bakarrik bilatzeko erronkari ez heltzeko.

Parte-hartzaileak trebetasun pertsonaletan eta profesionaletan trebatzea du helburu; autoezagutzan, automotibazioan, talde-lanean…indarrak identifika ditzaten eta modu eraginkorrean erabil ditzaten lana bilatzeko eta lan-elkarrizketa egiteko.

Prestakuntza hau Aiarako Kuadrillan erroldatuta dauden eta enplegu-bilaketa aktiboan dauden edo beren helburu profesionala birpentsatu nahi duten pertsonei zuzenduta dago.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, empresa@amurriobidean.org posta elektronikoan edo 945891721 telefonora deituz.

Prestakuntza Arabako Foru Aldundiaren bidez finantzatzen da, Aiarako Kuadrillarekin lankidetzan.x

Okupatu eus

Amurrioko enpresei eraldaketa digitalean laguntzeko programa da Amurrio Suspertu Digitala

Azaroan zehar nahi duten enpresek programan izena eman dezakete.

Programa honen helburua da Amurrioko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzea digitalizazio pertsonalizatuko eta indibidualizatuko ibilbide-orri edo plan bat lor dezaten. Enpresa bakoitzak berezitasun eta ezaugarri batzuk ditu, besteengandik bereizten dutenak, eta, horregatik, eraldaketa digitaleko prozesuak bakarrak dira. Programan parte hartu ondoren, enpresek digitalizazio arrakastatsua egiteko estrategia bat lortuko dute.

Programak 3 fase ditu:

  1. Hasierako diagnostikoa, aholkulari espezializatu batekin banakako bilerak eginez. Diagnostiko horretatik abiatuta, ibilbide malgua eta enpresa bakoitzari egokitua ezarriko da.
  2. Datozen hilabeteetan hainbat tailer labur egingo dira irakasleekin eta adituekin, eraldaketa digitalaren inguruko hainbat gai jorratzeko (diagnostikoetan ikusitako premien arabera egokituak). Tailer horien helburua enpresa parte-hartzaileen beharrak sentsibilizatzea, ikastea, hausnartzea eta lantzea da.
  3. Inplementaziorako edo ibilbide-orrirako proposamena, eraldaketa digitala egin ahal izateko garrantzitsua, premiazkoa eta/edo beharrezkoa zer den ezartzea ahalbidetuko duena.

Programa honetan parte hartzeak ez dio inolako kosturik eragiten enpresari, Amurrio Bidean eta Amurrioko Udalak finantzatzen baitute. Baina plazak mugatuak dira eta beharrezkoa izango da enpresen profil espezifikoak (gerentzia, informatika, giza baliabideak, antolaketa, finantzak…) beren erantzukizun-eremuan eragina duten tailerretara joan ahal izatea, ikuspegi partekatua izateko eta diagnostikoa eta ibilbide-orria ahalik eta kontrastatuenak izan daitezen.

Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, webinar bat egongo da urriaren 28an, 10: 30ean. Parte hartu nahi izanez gero, honako inprimaki honetan eman behar da izena: https://forms.gle/UDdu9hNLcDFa7sVAA edo Amurrio Bidean-ekin harremanetan jarri 945891721 telefonoan edo posta bidez: empresa@amurriobidean.org

 

 

 

 

LARUNBATEAN HASIKO DA MIKOTURISMO EGUNAK JAIALDIAREN BESTE HITZORDU BAT AMURRION

10 ostalaritza-establezimenduk hartuko dute parte XVI. Pintxo Lehiaketan; gainera, Abiaga eta Bideko jatetxeek sasoiko perretxikoekin egindako bi menu eskainiko dituzte.

Urriaren 30ean eta 31n perretxikoak sailkatzeko eta erakusteko ohiko jardunaldiak egingo dira.

Perretxikoak biltzeko denboraldi nagusiaren etorrerarekin batera, Amurrioko Udalak Mikoturismo Egunak antolatu ditu aurten ere. Hemezortzigarren edizioa beteko dute. Hiru asteburutan, perretxikoak izango dira protagonista XVI. Pintxo Lehiaketan parte hartuko duten 10 ostalaritza-establezimenduetan. Gainera, ez dira faltako perretxikoak sailkatzeko eta erakusteko jardunaldiak udal pilotalekuan.

Pintxo lehiaketa

Perretxikoekin egindako pintxoen XVI. Pintxo Lehiaketan 10 ostalaritza-establezimenduk hartuko dute parte: Alanbike, Albizabal, Atxubi, Batzoki, El crucero, El Desván, El Rinconcito, Gintoki, Taberna Fronton,  eta Txoko Gorri. Lehiaketak bi sari banatuko ditu: epaimahaiak aukeratutako pintxorik onena (200 euro eta plaka bat) eta bozketa herrikoian aukeratutako pintxorik onena (150 euro eta plaka bat).

Herritarren aukeraketan parte hartu ahal izateko gutxienez 6 pintxo probatu beharko dira. Bozkatzeko txartelak azaroaren 2ra arte utzi ahal izango dira Kultur Etxean eta udaletxean dauden hautestontzietan, eta urriaren 31ra arte, udal pilotalekuan. Gainera, bozketan parte hartuko duten pertsonen artean 250 euroko bi sari zozkatuko dira.

Gastronomiaren arloan, pintxoak dastatzeaz gain, denboraldiko perretxikoekin egindako bi menu eskainiko dituzte Abiaga eta Bideko jatetxeek.

Perretxikoen sailkapena eta erakusketa

Perretxikoak sailkatzeko ohiko jardunaldia urriaren 30ean izango da, 18:00etatik aurrera, udal pilotalekuan. Alberto Villanueva mikologoa, Arriola Elkarte mikologikoaren kolaboratzailea, bi orduz egongo da perretxikoen sailkapena egiten, eta interesa duen edozeinek har dezake parte, ikusle gisa, zalantzak kontsultatzeko edo bildutako espezieak sailkatzeko eramanez. Perretxikoen erakusketa urriaren 31n izango da udal pilotalekuan, 11:00etatik 14:00etara.

Perretxikoen denboraldi nagusia iristearekin batera, Amurrioko Arriola Elkarte Mikologikoa Kultur Etxeko bere egoitzan izango da astelehenero, urritik abendura, 18:30etik 19:30era bitartean, zalantzak argitzeko eta amurrioarrei aleak identifikatzen laguntzeko.

Hazilan-en parte hartzeko azken plazak

Hazilan lana bilatzen duten pertsonei zuzenduata dago.

Amurrio Bideanek Hazilan programaren seigarren edizioan gauzatuko du urrian hasita.

Trebetasun sozioprofesionalak eta digitalak hobetzen dira, parte-hartzaileari enplegua bilatzeko prozesua hobetzen laguntzen dioten teknikak partekatuz, bai eta enpresetan lau hilabeteko praktika bekatuak ahalbideratuz, Amurrioko Udalaren Gazte Planaren bidez.

Programa honetan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: 20 eta 44 urte bitartean izatea, goi-mailako lanbide heziketa gutxieneko ikasketak izatea eta enplegu-bilaketa aktiboan egotea. Lehentasuna dute Amurrion erroldatutako pertsonek, eta horiek bakarrik dute beka jasotzeko aukera.