Enpresa txiki eta ertainen produkzio-prozesuen optimizazioari eta digitalizazioari buruzko jardunaldia izango da Aiarako Koadrilan dauden enpresei zerbitzua emango dien AzeleraPyme Bulegoaren lehen ekintza.
Datorren martxoaren 9an, 9: 30ean, Amurrio Bidean gunean, ETEen produkzio-prozesuen optimizazioaren eta digitalizazioaren arloko digitalizazio-esperientziak aurkezteko jardunaldia egingo da, ETEen Azelera Bulegoaren esparruan, eta Amurrio Bideanek, Laudio Hazik, Aiarako Koadrilak, Aiarako Udalak, Okondoko Udalak, Araba Garapen Agentziak eta GAIAk sustatuta. Topaketa horretan, bertaratutako enpresek Eraldaketa Digitalean aurrera egiteko aukerak identifikatu ahal izango dituzte, beste enpresa […]
