BERRIKUNTZA ETA DIGITALIZAZIO PROIEKTUENTZAKO ARABAKO ENPRESA ETA PERTSONA AUTONOMOENTZAKO LAGUNTZAK

Epea martxoaren 31ko 14: 00ak arte dago zabalik.

Laguntza helbide soziala eta fiskala Araban edo, gutxienez, jarduera-zentro bat Araban duten enpresa edo pertsona autonomoentzat da. Eratu zenetik gutxienez urtebete igaro bada.

Berrikuntzako eta digitalizazioko jarduerak diruz lagunduko dira, Arabako produkzio-sarearen modernizazio ekonomikoa eta lehiakortasuna hobetzeko, honako hauen bidez:

  • Teknologia digitalen erabilera intentsiboa (4.0 industria): automatizazioa, urrutiko monitorizazioa, telelaguntza, telelana, zibersegurtasuna, big data, fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa, robotika kolaboratiboa eta malgua, adimen artifiziala, errealitate areagotua eta errealitate birtuala, cloud, sistema ziberfisikoak edo gauzen internet.
  • Berrikuntza produktuan edo zerbitzuan: enpresarentzat berriak diren produktuak/zerbitzuak merkaturatzea, edo dauden produktuen ezaugarri eta erabilerei dagokienez nabarmen hobetuak, enpresaren produktuen katalogoan sartzeko eta merkaturatzeko asmoz.
  • Prozesuak: ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko prozesuak ezartzea, logistika eta banaketakoak, marketin eta salmentakoak, informazio- eta komunikazio-sistemak, administraziokoak eta kudeaketakoak, edo berriak diren edo hobekuntza nabarmena dakarten produktu edo zerbitzuei laguntzeko jarduerak.
  • Beste batzuk: trantsizio ekologikoaren aldeko neurriak, erakundearentzat berritzaileak diren gizarte-erantzukizun korporatiboak, eta izaera berritzailea edo produktibitatearen edo lehiakortasunaren hazkundeari egiten dion ekarpena argudiatu beharko dute.

Honako hauek ere diruz lagunduko dira:

– Kontratazioan egindako kanpo-gastuak. Softwarea eta ERP edo antzekoak eta lizentzia informatikoak eskuratzea.
– 100 langile edo gutxiagoko enpresentzat, ibilgetuan egindako inbertsioak (makineria). Leasing bidez eskuratu ahal izango dira.
– Barne-gastuak (ikertzaileak eta/edo teknikariak eta/edo sortzaileak), deialdi honetara aurkeztutako berrikuntza-jarduketaren baten diseinuarekin, garapenarekin, egikaritzearekin, jarraipenarekin eta/edo ebaluazioarekin lotutakoak.

Laguntza esleitzeko prozesua norgehiagoka bidezkoa da, eta dirulaguntzaren zenbatekoa % 10 eta % 40 artekoa da, proiektuaren balorazioaren, enpresa motaren eta inbertsio motaren arabera.

Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka Demografikoko Sailaren laguntzak.

LABURPENA2_ALAVA INNOVA