AIARAKO “ACELERA PYME” BULEGOAK, REFORAMURRIO ENPRESALDEAN KOKATUA, TRANSFORMAZIO DIGITALEKO PROIEKTUEN KUDEATZAILEA BILATZEN DU LANALDI ERDIAN.

GAIAk koordinatuko duen “Acelera Pyme” bulegoak Aiarako Kuadrillako ETEei Eraldaketa Digitalean laguntzea du helburu.

Helburu nagusia aipatutako ETEen eta autonomoen eraldaketa digitala bultzatzea da, hedapen- eta aholkularitza-jarduerak koordinatuz.

Kudeatzaileak teknologia egokienak erabiltzera bideratu eta gidatu beharko ditu ETEak beren erronken aurrean, eta digitalizazio-ekintza-planak egituratzen eta denboralizatzen lagundu beharko die, plan horien jarraipena eginez.

Ezinbesteko baldintzak: Unibertsitateko titulazioa, edo goi mailako Lanbide heziketa eta proiektuen kudeaketarako gaitasuna. Hainbat esparru eta espaziotan komunikatzeko, harremanak izateko eta aliantzak bilatzeko gaitasuna. Gaztelaniaren, ingelesaren eta euskararen maila aurreratua.

Baloratuko diren baldintzak: ezagutza partekatzeko eta ikasteko motibazioa eta jarrera. Sektore teknologikoa ezagutzea. Edozein motatako proiektuei ekiteko aukera emango dioten hainbat diziplinatako ezagutzak. Behatzeko eta aztertzeko gaitasuna, ETEen eraldaketa digitalarekin lotutako aukerak detektatu eta bultzatzeko, eta digitalizazio-proiektuei laguntzeko deialdietan orientatu ahal izateko.

Esperientzia: 12-36 hilabete

Hautagaiek urtarrilaren 31ra arte bidali beharko dute beren CVa Cristina Urtiaga – urtiaga@gaia.es edo Oihana Arrieta – arrieta@gaia.es helbideetara, gaian honako hau adieraziz: OAP Ayala.

Informazio gehiago: Pefil_GAIA_OAP_EUS