ARABAKO FORU ALDUNDIAREN ENPRESAK SORTU ETA SENDOTZEKO LAGUNTZEN DEIALDI BERRIA.EKIN ARABAN 2023an
Eskaerak aurkezteko epea irekita dago eta martxoaren 1ean 14: 00etan amaituko da.
Laguntza honen helburua da Araban enpresa berrien sorrera sustatzea sektore berritzaileetan, eta enpresa horiei laguntzea beren sendotze- eta hedatze-prozesuetan, norgehiagoka-erregimeneko dirulaguntzak emanez.
Bi laguntza-mota daude:
- Lehenengoa, Araban enpresa-unitate berriak sortzera bideratuta dago, jarduera hasten denetik edo eskaera aurkezten den egunean, gehienez 2 urteko antzinatasunarekin, eta oraindik abiarazte-fasean daudenentzat.
- Bigarren modalitatea, finkatzeko eta hedatzeko laguntzak dira, azken 4 urteetan Araban ekintzailetza-deialdiren batean dirulaguntza lortu duten eta gutxienez enplegu bat eta gehienez 10 enplegu lanaldi osoan dituzten enpresentzat.
Enpresak sortzeko proiektuetan, dirulaguntza aurrekontuaren % 60koa da, 30.000 €/ proiektu bakoitzeko (gehienez 15.000 €ibilgetuan). Proiektuak % 5 gehiago jaso dezake talde sustatzailean erdia gutxienez emakumeak badira (gutxienez % 40ko sozietate-partaidetza), eta beste % 5 gehiago ekimena 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri batean badago.
Enpresak sendotzeko eta hedatzeko proiektuetan, laguntzak gastuaren % 50ekoak izango dira, urteko 20.000 euroko mugarekin.
Dirulaguntza jaso ahal izango dute, laguntza eskatu ondoren eta 2023ko abenduaren 18ra arte garatzen diren proiektuek.
Laburpena: