Irailaren 23an, Hazilan hasiko da, eta honako hauek eskainiko ditu: prestakuntza, praktikak enpresetan eta Amurrioko Udalak emandako diru-laguntza.

Hazilanen helburua da lan-merkatuan hasierako sarrera erraztea edo lortu nahi den enplegua aurkitzen laguntzea.

Programa gaitasun profesionalei buruzko prestakuntzan eta enplegua bilatzera bideratuta dagoen marka pertsonalean datza. Horretarako, praktikak eskainiko dira enpresetan edo 4 hilabetez garatuko da negozioaren ideia. Epe horretan, Amurrioko Udalak ematen duen diru-laguntza jasotzen da, Gazte Planaren bidez; 600 euro gordinekoa da hilero, praktikak udalerrian egiten badira; edo 800 euro gordinekoa hilero, beste udalerri batean egiten badira edo enpresa bat sortzeko helburua duen negozio-ideia berri bat aztertzen bada.

Aurreko edizioan, Hazilanen bidez, 11 enpresek zabaldu zizkieten beren ateak partaideei praktikak egiteko eta negozio-ideia bat aztertu zen. Lortu den emaitza honako hau izan da: parte hartu duten 14 pertsonetatik 7k lan-kontratua lortu dute eta enpresa berri bat sortu da.

Hazilan % 50ean kofinantzatuta dago Europako Gizarte Funtsaren 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez.

Hartzaileak

Programa honetan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: 20 eta 44 urte artean izatea, gutxienez goi-mailako heziketa zikloa izatea eta lana bilatzen egotea, hau da, ez da zertan langabezian egon. Lehentasuna izango dute Amurrion erroldatuta daudenak eta pertsona horiek besterik ez dute izango diru-laguntza jasotzeko aukera.

Deialdia

Uztailaren 15etik, aukera dago Hazilani buruzko informazioa eskatzeko eta aurretiazko izen-ematea egiteko. Irailaren 23an, 10:30ean, ReforAmurrio Enpresaldean, programaren aurkezpena egingo da. Saio horretara bertaratzeko gomendagarria izango da aurretik Amurrio Bideanen izen-ematea egin izana 945891721 telefonoaren edo empresa@amurriobidean.org helbide elektronikoaren bidez.