Amurrio bidean eskaintzen diren ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Lehenengo bost prestakuntza-ekintzak honako hauek dira:

Zibersegurtasuna: Babestu zuren negozioaren informazioa (2 ordu). Irailaren 26an izango da. Jardunbide egokiak erakustean datza, enpresa bakoitzaren kalteberatasunak identifikatu ostean. Kontuan izan behar da arriskuak eta mehatxuak, askotan, ez datozela kanpo iturrietatik; izan ere, guk nahi gabe sortzen ditugu gutxieneko segurtasun neurriak hartzen ez ditugunean. Informazioaren segurtasuna hobetzeko balioko duten jardunbide egokiak, neurriak eta kontrolak hartzen erakutsiko da.

Pertsona autonomoei eta enpresa txikiei zuzentzen zaie.

Merkataritza plan eraginkorra. Zer egin behar dut saltzeko eta nori saldu behar diot? (21 ordu)

Ekintza hau urriaren 3tik 24ra egingo dira. Helburua da pertsona partaideei bezeroak lortzeko estrategiak zehazten laguntzea, dagozkion komunikazio- eta merkataritza-planak egiteko tresnak ematea, salmenta prozesuaren faseak erakustea eta horiek ondo egiteko bidea erakustea.

Pertsona ekintzaileei edo negozio txikien nagusiei zuzentzen zaie.

Programazioa industria- eta lankidetza-robotikan (100 ordu)

Urriaren 4tik 31ra. Ikastaro honen bidez, partaideek zenbait robot eta horiek ematen dituzten aukerak ezagutuko dituzte, baita fabrikatzaile bakoitzaren programazio-lengoaia (ABB, KUKA eta FANUC) ere, eta gai izango dira oinarrizko programak egin eta aldatzeko. Ikastaroaren bidez, halaber, robotekin lan egiteak sortzen dituen ohiko arazoak konpontzen ikasiko da.

Gutxienenez erdi-mailako gradua duten pertsonei bideratzen zaie (lehentasuna izango dute industriarekin zerikusia dutenak), langabezian eta Amurrion erroldatuta daudenak. Hala ere, plaza hutsak badaude, beste profiletako pertsonek ere parte hartu ahal izango dute. Gehienez 10 plaza.

Bezeroen arreta (70 ordu)

Urriaren 7tik 31ra. Bezeroaren ikuspuntua, komunikazio-teknikak eta arreta zuzena landuko dira, bezeroaren profila eta bere beharrak zehaztearen arabera. Partaideen gaitasun pertsonalak hobetzeko tresnak landuko dira, komunikazioarekin eta bezeroaren arretarekin lotuta egongo direnak. Azkenik, merkataritza kudeaketarako salmenta gaitasun pertsonalak identifikatu eta hobetuko dira.

Langabezian dauden pertsonei zuzenduta. Plaza hutsak geratzen badira, lanean ari diren pertsonek ere parte hartu ahalko dute.

Ingurumenari lotutako legezko baldintzak identifikatzeko erremintak

Urriaren 14tik 23ra. Prestakuntza honen helburua izango da ingurumenari lotutako legegintzako berritasunei buruzko ezagutza zehatza lortzea. Horretarako, partaidearen jarduerarako aplikatzekoa den ingurumen legedian sakonduko da (kasu praktikoen bidez).

 

Gehien bat enpresa txikietan edo autonomoetan lanean ari diren eta beren jarduerako ingurumen baldintzei buruz ezagutza lortu edo eguneratu nahi duten pertsonei zuzenduta.

Ikastaro horiez gain, urriko bigarren hamabostaldian egingo diren honako ikastaro hauetan izena emateko epea zabalik dago:

*Industria hondakinen kudeaketa eta IKS sistemaren maneiua (12h)

*Zure enpresan oinarrizkoak diren alderdi ekonomiko finantzarioak (21h)

*Salmenta teknikak (70h)

*Lan-arriskuen prebentzioa (metalaren sektorea) (20h)

*Ondo doa nire enpresa? Dummyentzako kudeaketaren kontrola (21h)

*Tokiko produktuen elkartzea (10h)

Edukiekin eta izena emateko datekin zalantzak badituzu, jarri zaitez harremanetan Amurrio Bideanekin formacion@amurriobidean.org helbide elektronikoaren edo 945891721 telefonoaren bidez.