Mundu berdea esku baten gainean

FORU ALDUNDIAK INDUSTRIALIZAZIO JASANGARRIKO, ENERGIA GARBIKO ETA EKODISEINUKO JARDUNBIDE EGOKIEN LEHEN SARIEN DEIALDIA EGIN DU

Foru Gobernu Kontseiluak industrializazio jasangarriko, energia garbietako eta ekodiseinuko Jardunbide Egokien lehen sarien deialdia onartu du gaur, Arabako hainbat eragilek planetarekiko errespetuzko oparotasunerako egiten duten konpromisoa eta lana ikusarazteko eta aitortzeko, eta ahaleginak bateratzeko lurralde gisa aurrera egiteko inor atzean utzi gabe.

Sari hauekin, Arabako Foru Aldundiak berretsi egiten du ingurumenarekin duen konpromisoa, eta sarien deialdia egiten du Arabako Aliantzatik, industriek jasangarriagoak izateko egiten dituzten ahaleginak aitortzeko.

Lehenengo saria 5.000 eurokoa izango da irabazle gisa hautatutako proiekturako. Era berean, bigarren eta hirugarren sariak emango dira, 3.000 euro eta 2.000 eurokoak, hautatutako bigarren eta hirugarren proiektuetarako.

Deialdiaren helburua, industria-prozesuak eta -produktuak diseinatzeko prozesuan ingurumenaldagaiak kontuan hartzea da, bai eta ekonomia- eta kalitate-aldagaiak ere. Prozesu eta produktu horien ingurumen-hobekuntza sustatu nahi da haien bizi-zikloan zehar, eta hori ezinbestekoa da lurraldean jardunbide egokien erreferente izango den industria jasangarri batek eskatzen dituen erronkei aurre egiteko.

Sarietarako aukera nortasun juridikoa duten eta egoitza, helbide soziala edo egoitza Arabako Lurralde Historikoan irekita duten erakundeek izango dute. Kanpoan geratuko dira sektore publikoko erakundeak.

Eskabidea irailaren 22ra arte aurkeztu ahal izango da, inprimaki honen bidez: https://egoitza.araba.eus/documents/6024681/6025672/2023-08-01+Acuerdo+490+convocatoria+anexo+III+formulario.pdf/b6592be0-db1c-2ce6-2aac-0d7df635cf4b?t=1693985261287 

Informazio gehiago aldundiaren web orrialdean: https://egoitza.araba.eus/eu/-/industrializazio-jasangarriko-energia-garbietako-eta-ekodiseinuko-jardunbide-egokien-sarien-deialdia