DESENRÉDATE – EZ NAHASTU. AMURRIOKO NEGOZIOEN KOMUNIKAZIO DIGITALA BULTZATZEKO PROGRAMA.
Amurrio Bidean elkarteak DESENRÉDATE – EZ NAHASTU programa jarri du abian, herriko negozio txikiei irekitako ekimena. Kanal digitalek bezeroekiko harremanean funtsezko zeregina dutela baina modu egoki eta eraginkorrean erabiltzen ari ote diren zalantzak dituztela deritzoten negozioei zuzenduta dago.
Programa honen helburua da enpresa txikien komunikazio digitala erraztea eta profesionalizatzea, ideiak bideratzen lagunduz eta eraginkorragoa eginez.
Programan parte hartzeak aukera emango du produktuen eta/edo zerbitzuen komunikazioaren gakoak barneratzeko prozesu bat bizitzeko, sarean, webgunean, blogean … zer den garrantzitsua komunikatzea gogoratuko digun txipa aktibatzeko.
DESENRÉDATE – Ez NAHASTU programak bi fase ditu: kanal digitalen diagnostikoa eta prestakuntza, eremu digitaleko komunikazioa eraginkorragoa eta profesionalagoa izateko.
Izena emateko, test labur bat bete behar da, aholkularitza-enpresak jakin dezan zer kanal digital dituzten eta nola erabiltzen dituzten gaur egun.
Ondoren, marketin digitalean aditua den talde batek kanal digitalen auditoria digital bat egiten du, aurkezpena egokia den, negozioaren irudi onena ematen den eta kanal bakoitzak salmentak errazteko eskaintzen dituen funtzionaltasunak aprobetxatzen ari diren egiaztatzeko. Sare sozialak aztertuko dira eta, halakorik izanez gero, baita webgunea ere.
Azterketa horren emaitzak aurrez aurreko eta % 100 pertsonalizatutako saio batean partekatuko dira. Marketin digitalean aditua den aholkularitza-enpresak ikuskapenaren emaitzak berrikusiko ditu parte-hartzaileetako bakoitzarekin, negozioaren beharretan zentratuta eta proposatutako zuzenketak egin daitezkeela ziurtatuta.
Azkenik, auditoretza digitaletan lehentasunezkotzat jotako gaiei buruzko hiru talde-prestakuntza egingo dira. Gaiak honako hauekin lotuta egon daitezke: salmentara bideratutako web bat sortzeko moduarekin, edukiak sare sozialetan bideratzeko moduarekin, sare sozialetako lana errazteko tresnekin, sare sozial batzuen funtzionalitate zehatzekin, sare sozialetan iragarkiak sortzeko moduarekin, bezeroen leialtasuna lortzeko e-maila edo WhatsApp erabiltzeko moduarekin … Behin betiko gaiak negozio parte-hartzaile guztiei egindako auditoretzetan interes edo arazo gehien sortu dituzten alderdien arabera definituko dira.
Beraz, aukera paregabea da zalantza teknikoak eta estrategikoak kontsultatzeko. Marketin digitaleko profesionalen laguntzarekin ikasteko eta probak egiteko.
Interneten presentzia duten eta hobetu nahi duten Amurrioko 10 negoziotara mugatzen dira plazak.
Izena emateko, bit.ly/eznahastuamurrio inprimakia bete behar da maiatzaren 12a baino lehen.
Jarri harremanetan WhatsApp bidez Amurrio Bideanek eskeintzen duen zerbitzuarekin
Amurrio Bideanek Whatsapp bidezko komunikazio zerbitzua jarri du martxan, tokiko garapen agentziaren telefono finkoaren 945891721 zenbakiarekin.
Amurrio Bideanen jarduerei buruz, oro har, bai eta programa honi buruz ere informazio gehiago nahi izanez gero posible da 945891721 telefonora deitzea edo whatsappez idaztea edota posta elektroniko bidez digitalizacion@amurriobidean.com helbidera idaztea.