JARDUNALDIA: BERRITASUNAK 2023rako LANGILE AUTONOMOEN ERREGIMEN BEREZIKO KOTIZAZIOAN

Hitzaldia abenduaren 13an izango da, 14:00etatik 16:00etara Reforamurrio Enpresaldean.

2023ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean norberaren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako kotizazio-sistema berria ezartzen duen araudi berria.

Orain arte, autonomoek beren kotizazio-oinarria aukera zezaketen urtero ezartzen ziren gutxieneko eta gehieneko oinarrien artean, diru-sarrera errealak alde batera utzita.

Araudi berriarekin, autonomoek urteko etekin garbien arabera kotizatuko dute.

Jardunaldian modu argi eta praktikoan azalduko dira kotizazio-sistema berriaren berritasun nagusiak: urteko etekin garbien kalkulua nola egingo den, diru-sarreren tartearen araberako kotizazio-taulak, kotizazio-oinarriaren aldaketetarako epe berriak, diru-sarreren aurreikuspena egokia ez bada zer gertatzen den, jarduera etetearen aldaketa berriak, autonomo berrientzako tarifa laua nola geratzen den, etab.

Hitzaldia gure eskualdeko ekintzaileei, autonomoei eta enpresetako arduradunei zuzenduta dago eta Vital Fundazioak diruz laguntzen du Aiarako Kuadrillaren bitartez.

Informazio gehiago jaso eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean‑ekin 945891721 telefono-zenbakira deituta edo honako helbide elektroniko honetara idatzita: autoempleo@amurriobidean.org.

On-line izena emateko: https://labur.eus/M6voa

Jardunaldia_Berritasunak_RETA

LANBILA-ZURE ENPLEGU BILAKETAN EMAITZA DESBERDINAK LORTU NAHI DITUZU?

Abenduaren 7ra arte luzatu da Lanbilan izena emateko epea. Azkenik, prestakuntza abenduaren 12tik 19ra egingo da, 09: 15etik 13: 15era.

Bilaketa eraginkorra egiteko, beharrezkoa da jakitea zer lan-helburu dugun eta zer balio desberdin eman diezaiekegun enpresei edo enplegatzaileei.

Lanbila express formatuko programa da; 6 lan-saiotan garatzen da. Aiarako eskualdean erroldatuta dauden eta lan-bilaketa aktiboan dauden pertsonei zuzenduta dago, haien prestakuntza, adina edo lan-egoera edozein dela ere.

Hasteko, lana bilatzeko prozesuan nabarmendu behar ditugun indarguneak identifikatzeko gogoeta-fasea egiten da. Aurkeztuko garen enpresa edo enplegatzaile motari buruz pentsatuko dugu, eta CV egokitu bat diseinatuko dugu, gure egiten jakitea eta gure trebetasunak nabarmentzeko, bereizteko, hautatuak izateko eta lan-elkarrizketa bat izatera iristeko.

 

Lan-elkarrizketak prestatu beharreko une kritikoa dira. Egiten dakigun guztia, nolakoak garen eta horrek kontratatuko gaituen pertsonari edo enpresari zer balio ematen dion nabarmentzeko prestatuko ditugu.

Informazio gehiagorako edo izena emateko bete formulario hau: https://forms.office.com/r/MDKKrYy1Pp edo 945891721 telefonora deitu eta WhatsApp bidez.

Aiarako Kuadrillarekin elkarlanean garatutako eta Vital Fundazioak finantzatutako ekintza.

LANBILA PROGRAMA

AZAROAREN 22tik ABENDUAREN 1era LAU IKASTARO EMANGO DIRA, ESKUALDEKO EKINTZAILEEI ETA ENPRESA TXIKIEI ZUZENDUTAKOAK

VITAL Fundazioak, Aiarako Kuadrillaren bidez, diruz laguntzen ditu ikastaro horiek, enpresa-proiektu berriak abian jartzea eta duela gutxi sortutako enpresak finkatzea errazteko helburuarekin.

 Ikusirik ekintzaileen artean harrera ona izan dutela prestakuntza “bizkor” horren aurreko edizioek, eta gero eta eskari handiagoa dagoela, eskualdeko udalek beste lau ikastaro antolatu dituzte elkarrekin, “ekintzailetza-pilulak” direlako formulan oinarrituta.

Ikastaroek lau orduko iraupena izango dute eta helburu nagusia da oinarrizko ezagutzak eskaintzea enpresa-ekimen berri bat abiaraztean edo negozio edo enpresa txiki bat kudeatzean zailtasun gehien ekartzen dituzten enpresa-kudeaketako arloetan (komertzialak, finantzarioak, fiskalak, etab.).

Saioetako bakoitzean, tartetxo bat egongo da bertaratutakoek zalantzak argitzeko edo giro lasaian bere esperientziei buruz hitz egiteko.

Informazio gehiagorako eta ikastaro guztietan edo horietako batean izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean elkartearekin 945891721 telefonoaren bidez edo autoempleo@amurriobidean.org helbide elektronikoaren bidez.

Deskargatu hemen informazio kartela: Ekimen_Tailerrak_eus

 

LANBILA. Ikasi lana bilatzen beste modu batera

Azaroaren 28tik abenduaren 5era izango da, Amurrio Bideanen instalazioetan, 09:15etatik 13:15etara.

Enplegua bilatzen laguntzeko zerbitzuarekin jarraitzeko, Amurrio Bidean-ek programa berri hau diseinatu du expres formatuan. 6 lan-saiotan garatuko da. Aiaraldean erroldatuta dauden eta orain arte lana bilatzen espero ziren emaitzak lortu ez dituzten eta beste modu batzuk ikertu nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Pertsona askorentzat, lana bilatzeko estrategia lan-eskaintzetan izena ematea eta itxarotea da. Lanbila programaren helburua da parte-hartzaileei ikusaraztea hobe dela enplegua bilatzeko estrategia argi bat izatea eta horri jarraitzea. Beraz, beharrezkoa da jakitea zer lan-helburu dugun eta zer bereizten gaituen enpresengana hurbiltzeko.

Nork bere burua ezagutzeko eta diseinatzeko prozesua da Lanbila, lan-bilaketa hausnartuari ekiteko beharrezkoak diren tresnak garatuz.

Hasteko, gogoeta-fase bat egin behar da, helburu profesionalari lotutako indarguneak identifikatzeko. Pertsona bakoitzak bere lana bilatzeko prozesuari ekiteko ekintza-plan bat diseinatuko du. Bilaketa zuzendu nahi duen enpresa ehuna definituko da,eta trebetasun horiek bilduko dituen CV bat diseinatuko da, hautatuak izateko eta elkarrizketara iristeko. Azkenik, lan-elkarrizketak landuko dira. Enpresek pertsona baten edo bestearen alde egiten dute elkarrizketaren arabera. Pertsonentzako une kritikoa da hau, eta, behar bezala prestatu behar da.

Informazio gehiagorako edo izena emateko bete formulario hau: https://forms.office.com/r/MDKKrYy1Pp edo jarri harremanetan 945891721 telefonoan eta WhatsApp bidez.

Aiarako Kuadrillarekin elkarlanean garatutako eta Vital Fundazioak finantzatutako ekintza da Lanbila.

ESKUALDEKO MERKATARI ETA ZERBITZU-ENPRESEI ZUZENDUTAKO BEZEROARI ARRETA EMATEKO TAILERRA

Urriaren 25 eta 27an izango da 14: 00etatik 16: 30era Amurrioko Kultur Etxean

Tailerraren helburua negozioetan jendeari arreta emateko ardura duten pertsonei salmenta-prozesuaren kudeaketa errazteko tresnak eta ezagutzak ematea da. Tailerrean hainbat eduki landuko dira dinamika praktikoen bidez, hala nola jarrera, bezero motak, haien beharrak atzematen jakitea, objekzioak nola kudeatu eta abar. Helburua parte-hartzaileen barne eta pertsonen arteko trebetasunak sustatzea edo hobetzea da, eta baita jendeari arreta emateko prozesuan duten konfiantza eta segurtasuna indartzea eta areagotzea ere.

Gaur egun, marketing digitala funtsezkoa da enpresa guztientzat, baina ezin da ahaztu tokiko negozioen indargune handienetako bat arreta presentziala, pertsonalizatua eta hurbila dela. Horregatik, alderdi bereizle hori lantzen jarraitu behar da, establezimenduetako erosketa-esperientziak bezeroak fidelizatzen edo bezero berriak erakartzen jarrai dezan.
Ikastaroa Vital Fundazioak diruz laguntzen du Aiarako Kuadrillaren bidez.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bideanen telefonoan. 945891721 edo autoempleo@amurriobidean.org mailaren bidez.

Hazilan-en parte hartzeko azken plazak

Hazilan pertsonei lana bilatzen laguntzeko programa bat da. GMLH (Goi Mailako Lanbide Heziketa) edo unibertsitate-ikasketak dituzten, 20 eta 44 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago.

Urriaren 10ean talde-prestakuntza hasiko da, beraz, enplegua bilatzeko prozesuan laguntza nahi duten pertsonek, dela egoerari aurre egiten ez dakitelako, nahi dituzten emaitzak lortzen ari ez direlako edo bere burua ez dutelako gai ikusten erronkari bakarka ekiteko, Amurrio Bidean-era jo dezakete informazio gehiago eskatzera.

Enplegua bilatzeko zeharkako prestakuntza-programa bat da, enpresan hilabete eta erdi eta 4 hilabete bitarteko praktikaldia egiteko, edo negozio-ideiaren tutoretza Aurrera eramateko aukera ematen duena, aldi horretan beka bat jasotzeko aukerarekin. Gainera, Amurrion erroldatuta dauden pertsonek Udalak gazte planare bidez, programa honetarako bideratua duen beka jaso ahal izango dute, hilean 800 €-koa.

Taldea osatzeko azken plazak geratzen dira. Ez galdu aukera, hau izango baita 2016az geroztik martxan dagoen programaren azken edizioa.

Izena emateko, deitu edo utzi zure datuak formulario honetan:
https://forms.office.com/r/MDKKrYy1Pp

Jarduera hau 2014-2020 programa operatiboaren barruan dago, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 50ean.