AIARAN EKIN: EKINTZAILEEI ETA ENPRESA TXIKIEI ZUZENDUTAKO HIRU PRESTAKUNTZA- ETA ESPERIENTZIA- JARDUNALDI

Jardunaldiak azaroaren 16, 23 eta 29an izango dira, 16:00etatik 18:30era. Prestakuntza amaitu ondoren, bisita antolatuta dago jardunaldia garatuko den enpresa ezagutzeko, eta ostean produktu dastaketa egongo da.

“Express” prestakuntza mota honek pertsona ekintzaile eta enpresa edo negozio txikientzat harrera ona izan duenez, berriro ere hiru jardunaldi antolatu dira eskualdeko udalerrien artean.  Aurten, prestakuntzaz gain, prestakuntza garatuko den enpresara bisita antolatu da.  Prestakuntza inguruko 3 enpresetan garatuko da, ohiko guneetatik ateratzeko eta ekimen horiei ikusgarritasuna emateko.  Horrela parte-hartzaileek eskualdeko beste enpresa-esperientzia batzuk “in situ” ikusi eta ezagutzeko aukera izango dute.

Tailerretako gaiak merkataritza arlokoak izango dira, negozio edo enpresa gehienentzat zailtasun handiena suposatu ditzaketenak, batez ere negozioen hasieran. Eguneroko lanean erabiltzeko tresna eta estrategia errazak ematea da helburua, epe laburrean emaitza ikusgarriak lortzeko. Jardunaldien bideratzaileak arlo hauetan adituak diren profesionalak izango dira; Grupo Bentas eta Innobide.

Vital Fundazioak, Aiarako Kuadrillaren bidez, jardunaldi hauek diruz laguntzen ditu, enpresa-proiektu berriak abian jartzeko edo dagoeneko ezarrita dauden enpresei finkatzen lagutnzeko asmoaekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero eta tailer guztietan edo batzuetan izena eman nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakian edo autoempleo@amurriobidean.org posta elektronikoan.

Deskargatu hemen programa

Lan elkarrizketak egiteko tailerra

Datorren ostiralean, azaroak 17, 9:30-13:30ean, “Prestatu zure lan-elkarrizketa” izeneko tailerra izango da. Helburua da laneko elkarrizketak eta horien modalitateak segurtasun handiagoz nola egin jakitea.

Lana bilatzeko helburuak eta ongi antolatutako eta orientatutako curriculum bat argi izateak duen garrantzia landuko da, helburu horrekin eta postulatzen den enpresa/eskaintzarekin bat etorriz; gure esperientziak, prestakuntza eta trebetasunak argi eta garbi komunikatzen ikastea; autoestimua eta segurtasuna, trebetasun pertsonalak eta emozioen kontrola landuko dira, lan-elkarrizketetara bideratuta.

Era berean, elkarrizketa motak eta elkarrizketatzaileen baliabideak aztertuko dira, elkarrizketatuak egoera desberdinetan ahalik eta modu zuzen eta koherenteenean jardun dezan.

Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik Adecco enpresarekin lan elkarrizketa bat grabatzea. Enpresak zuzenduko du tailerra, azaroaren 15ean eta 16an. Grabazio hori Teams bidez egingo da. Horretarako, Interneterako sarbidea duen telefono mugikorra edo ordenagailua besterik ez da behar.

Ostiraleko saio presentzialean grabazioak ikusi eta iritziak bateratuko dira feedback konstruktibo baten bidez, eta, azkenik, hasierako elkarrizketak eta tailerrean ikasitakoa alderatuko dira. Hartara, lan-elkarrizketa bati aurre egiteko motibazioa eta segurtasuna lortuko ditugu.

Plazak mugatuak dira eta Aiaraldeko pertsonentzat dira, haien prestakuntza edo lan egoera edozein dela ere, baina lehentasuna izanen dute Amurrion erroldatuta daudenek eta langabezian daudenek.

Informazio gehiago izateko, jarri harremanetan gurekin 945891721 telefonoan edo whatsapp-en, eta emailez: empresa@amurriobidean.org

Izena emateko Amurrio Bidean-en pertsonen atarian

Suite informatikoa hodeian.

Nola aprobetxatu ahalik eta gehien Microsoft 365.

Azaroaren 7an hasiko da. 21 orduko aurrez aurreko prestakuntza, asteartetik ostegunera garatuko da, 10: 00etatik 13: 30era.

Prestakuntza hau, batez ere, jardunean dauden pertsonei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek Interneti buruzko ezagutzak izan beharko dituzte, eta ahal dela baita ofimatikari buruzkoak ere, erabiltzaile-mailan.

Prestakuntza horretan parte hartuz enpresa txiki eta ertainetan lan egiten duten profesionalek eguneroko lana optimizatzen eta eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzen lagunduko dieten tresna eta teknologia aurreratuak ezagutu ahal izango dituzte. Trebetasun horiek erakargarriak izan daitezke langabeentzat ere, gero eta enpresa gehiagok bilatzen baitituzte teknologian trebatutako pertsonak, beren lan-prozesuak digitalizatzen laguntzeko.

Suitearen funtzionalitate nagusiak jorratuko dira, ofimatikakoak, lankidetza-lana hobetzeko edo urruneko lana optimizatzekoak izan, bai eta konfigurazioa, laguntza-tresnak eta informazioa babesteko neurriak ere.

Amurrio Bidean (El Refor kalea z/g) enpresaren instalazioetan emango da.

Plazak mugatuak dira eta izen-ematea Amurrio Bidean-en Pertsonen Atarian egin behar da: https://www.tganet.net/BEO/hasiera_amurrioeu/ .  Lehenengo aldiz sartzekotan erregistroa egin beharko da eta gero Kurtsoen atalara jo.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, 945891721 telefonoan edo formacion@amurriobidean.org helbide elektronikoan.

Arabako Foru Aldundiak Aiarako Kuadrillari diruz lagundutako jarduera.

SUITE informatikoa hodeiean. Edukiak

Marketin digitala da XXI. mendeko profesionalentzat.

Prestakuntza presentziala da, 60 ordukoa, eta astelehenetik ostiralera emango da, 09: 30etik 14: 30era. Urriaren 30ean hasten da.

Prestakuntza hau eskualdean erroldatuta dauden langabeei zuzenduta dago batez ere. Kasu horretan, parte-hartzaileek Interneti buruzko ezagutzak izan beharko dituzte, gutxienez erabiltzaile mailan. Prestakuntza honetan parte hartuz, aukera profesionalak zabaldu ahal izango dituzte, aldez aurretik egindako ikasketak marketin digitalari buruzko ezagutzekin osatuz. Prestakuntza interesgarria da, halaber, beren produktua edo zerbitzua Internet bidez saltzeko merkataritza-lana egin behar duten ekintzaileentzat edo autonomoentzat.

Marketin digitalaren estrategia-edukiak, publizitatea, sare sozialak, email marketina, emaitzen analisia, joerak eta etorkizuna jorratuko dira.

Bi prestakuntza-ekintza horiek Amurrio Bidean (El Refor kalea z/g) enpresaren instalazioetan emango dira.

Plazak mugatuak dira eta izen-ematea Amurrio Bidean-en Pertsonen Atarian egin behar da: https://www.tganet.net/BEO/hasiera_amurrioeu/ .  Lehenengo aldiz sartzekotan erregistroa egin beharko da eta gero Kurtsoen atalara jo.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, 945891721 telefonoan edo formacion@amurriobidean.org helbide elektronikoan.

Arabako Foru Aldundiak Aiarako Kuadrillari diruz lagundutako jarduera.

Bezeroarentzako arreta, salmentak eta marketina

90 orduko prestakuntza da, eta aurrez aurreko formatuan emango da astelehenetik ostegunera, 09: 30etik 14: 30era, urriaren 9tik aurrera.

Batez ere, eskualdeko langabeei zuzenduta dago, baina lanean ari diren pertsonek ere parte har dezakete, baldin eta prestakuntza horrek beren ezagutzak zabaltzeko aukera ematen badie, beren lanbidean beste zeregin batzuk bete ahal izateko. Aukera bat da, halaber, merkataritza- edo zerbitzu-establezimendu bat kudeatu behar duten ekintzaileentzat.
Prestakuntza oso praktikoa izango da, eta sektoreko joera eta tresna digital berriekin bat etorriko da, bertaratutakoek, ikastaroa amaitu ondoren, bezeroaren arretan eta salmentetan ohikoenak diren funtzioak behar bezala bete ditzaten.

Hainbat gai landuko dira, hala nola adimen emozionala, salmenta-prozesua, saltzeko eta stocka kontrolatzeko tresnak (ST, etab.) edo marketin-teknikak salmentarako, marketin digitala barne.

Formakuntza Amurrio Bidean (El Refor kalea z/g) enpresaren instalazioetan emango dira.

Plazak mugatuak dira eta izen-ematea Amurrio Bidean-en Pertsonen Atarian egin behar da: https://www.tganet.net/BEO/hasiera_amurrioeu/ .  Lehenengo aldiz sartzekotan erregistroa egin beharko da eta gero Kurtsoen atalara jo.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, 945891721 telefonoan edo formacion@amurriobidean.org helbide elektronikoan.

Formakuntzaren edukiak (erdaraz)

Web Programazioaren Hastapen Javascript-ekin ikastaroan izena emateko epea luzatu da

Interesatuek irailaren 14ra arte eman dezakete izena.

125 orduko ikastaro honek oinarri sendoa emango die parte-hartzaileei web programazioan, JavaScript lengoaia ezaguna erabiliz. Programazioan aldez aurreko esperientziarik behar ez bada ere, komeni da pentsamendu konputazionalari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea, sarbide-proba batean frogatu beharko direnak.

Ikastaro hau pentsamendu konputazionalari buruzko oinarrizko ezagutzak dituzten pertsonei zuzenduta dago (lagundutako programekin programazioa egin dutenei edo aldez aurretik kodea interpretatu dutenei), web programazioan lehen aldiz sartu nahi dutenei, bai eta aurretiko ezagutzak zabaldu eta horiek egiaztatzen dituen ziurtagiri bat lortu nahi dutenei ere. Ez du axola helburu profesionalak dauden edo soilik jakin-minez ikasteko egiten den, programa honek web programazioaren munduan moldatzeko beharrezko oinarriak emango ditu.

Prestakuntza teleprestakuntzako modalitatean garatuko da, eta, horrela, ikasleek beren erritmoan aurrera egin ahal izango dute, eguneroko ordutegietara eta arduretara egokitzeko beharrezko malgutasuna eskainiz. Tutore talde bat prest egongo da ikastaroan zehar parte-hartzailea gidatzeko eta bere zalantzei erantzuteko, ikaskuntza-giro kolaboratibo eta aberasgarria sortuz.

Prestakuntza irailaren 18an hasiko da, eta aurrez aurreko hiru jarraipen-saio egingo dira arratsaldeko 5etatik 7etara; irailaren 18an (astelehena) (hasiera), urriaren 16an (astelehena) eta azaroaren 16an (amaiera-eguna).
Lanean edo langabezian dauden pertsonak, eskualdean erroldatuta edo ikasten ari direnak edo eskualdean kokatutako enpresetan lan egiten dutenak inskribatu ahal izango dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Amurrio Bidean-era telefonoz edo WhatsApp bidez (945891721) edo formacion@amurriobidean.org helbidera. Izena emateko, bete formulario hau (https://forms.office.com/e/SxyNZQtLRU) eta harremanetan jarriko gara.

Prestakuntza hau Arabako Foru Aldundiak diruz laguntzen dio Aiarako Kuadrillari.