Lan elkarrizketak egiteko tailerra
Datorren ostiralean, azaroak 17, 9:30-13:30ean, “Prestatu zure lan-elkarrizketa” izeneko tailerra izango da. Helburua da laneko elkarrizketak eta horien modalitateak segurtasun handiagoz nola egin jakitea.
Lana bilatzeko helburuak eta ongi antolatutako eta orientatutako curriculum bat argi izateak duen garrantzia landuko da, helburu horrekin eta postulatzen den enpresa/eskaintzarekin bat etorriz; gure esperientziak, prestakuntza eta trebetasunak argi eta garbi komunikatzen ikastea; autoestimua eta segurtasuna, trebetasun pertsonalak eta emozioen kontrola landuko dira, lan-elkarrizketetara bideratuta.
Era berean, elkarrizketa motak eta elkarrizketatzaileen baliabideak aztertuko dira, elkarrizketatuak egoera desberdinetan ahalik eta modu zuzen eta koherenteenean jardun dezan.
Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik Adecco enpresarekin lan elkarrizketa bat grabatzea. Enpresak zuzenduko du tailerra, azaroaren 15ean eta 16an. Grabazio hori Teams bidez egingo da. Horretarako, Interneterako sarbidea duen telefono mugikorra edo ordenagailua besterik ez da behar.
Ostiraleko saio presentzialean grabazioak ikusi eta iritziak bateratuko dira feedback konstruktibo baten bidez, eta, azkenik, hasierako elkarrizketak eta tailerrean ikasitakoa alderatuko dira. Hartara, lan-elkarrizketa bati aurre egiteko motibazioa eta segurtasuna lortuko ditugu.
Plazak mugatuak dira eta Aiaraldeko pertsonentzat dira, haien prestakuntza edo lan egoera edozein dela ere, baina lehentasuna izanen dute Amurrion erroldatuta daudenek eta langabezian daudenek.
Informazio gehiago izateko, jarri harremanetan gurekin 945891721 telefonoan edo whatsapp-en, eta emailez: empresa@amurriobidean.org
Izena emateko Amurrio Bidean-en pertsonen atarian