Amurrio Race taldea berriro martxan dago

🏎️🏎️11 eta 16 urte bitartean baduzu,Amurrion bizi edo ikasten baduzu, eta Lasterketa ekipo batean parte hartzea zer den jakin nahi baduzu, anima zaitez eta izena eman!🏎️🏎️

🏁Hasiera martxoaren 10ean🏁

📆 Astelehenetan 18.30etatik 20.30etara Zaraobe Institutuan

🎯Helburua: Apirilaren 28an Nafarroako Los Arcos zirkuituko lasterketan parte hartzea

Hemen ikusgai iazko lasterketa.

Aurten Lander Urquijo Ugao Miravalleseko ralys pilotua izango dugu monitore.

Info+: Amurrio-Race

Izena emateko jarri harremanetan gurekin empresa@amurriobidean.org mailera idatziz edo 945891721 telefonora deituz edo whatsappez.

 

“Who is Who” proiektua, Aiaraldeko industrian emakumeak ikusaraztea helburu duena, AMPEAren laguntzari esker jarriko da martxan.

Amurrio Bideanen, AMPEAk (Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea) iaz hasitako “Who is Who” proiektua babesten dugu. Proiektu honetan, ardoaren sektorean erreferentzia diren emakumeak nabarmentzen ziren. Aurten, proiektua zabaldu egingo da, industriako emakume profesionalak eta enpresaburuak sartzeko.

Besteak beste, zuzendaritzan, ekoizpenean, ingeniaritzan, berrikuntzan, logistikan eta jasangarritasunean emakumeak identifikatzea da helburua, erreferenteen sare bat eraikitzeko eta belaunaldi berriak industria sektorera erakartzeko. Sareak sortzeko eta Arabako garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezkoa den sektore batean emakumeen ekarpena nabarmentzeko aukera bikaina da.

Esteka honetan deskargatu daiteke 2024ko “Who is Who”-ren informazioa (Hemen). Parte-hartzaileek elkarrizketa labur bat grabatuko dute, Interneten eskuragarri egongo dena, eta bertatik aterako dute informazioa, iazkoaren antzeko dossier bat egiteko.

Eskualdeko industria enpresen jarduerak eta horietan emakume, profesional edo enpresarien goi mailako ordezkaritza ikusarazteko aukera dela uste dugu.

Gaur egun, Aiaraldeko industriaren erreferente gisa parte hartu nahi duten emakumeen bila gabiltza, izan aipatu jardueretan profesionalak edo izan enpresariak. Zure enpresa proiektuarekin identifikatzen bada edo hori egin dezakeen emakume edo enpresaren bat ezagutzen baduzu, mesedez, gurekin harremanetan jarri empresa@amurriobidean.org posta elektronikoan edo 945891721 telefonoan.

Araba Ekinean ‘Zure Ideiak balio du’ lehiaketaren XXI. edizioa jarri du abian eta 10.000 euro baino gehiago banatuko ditu saritan ideia eta proiektu irabazleen artean

Interesa duten pertsonek martxoaren 26ra arte (14:00ak arte) aurkeztu ahal izango dituzte beren ideiak eta proiektuak.

Lehiaketa Álava Emprende erakundeak garatzen dituen jardueren parte da. Ekimen hori Vitoria-Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, BIC Arabak eta Fundación Vital Fundazioak bultzatzen dute lurraldeko beste ekintzailetza-eragile batzuekin lankidetzan, Amurrio Bidean barne, Araban ekimen ekintzaile berriak abian jartzeko eta sentsibilizatzeko.

Zehazki, lehiaketa honen helburua da izaera berritzaile eta sortzaileagatik nabarmentzen diren ideia ekintzaileak ezagutaraztea eta bultzatzea. Ideia horiek garatzeko fase desberdinetan egon daitezke, eta lehentasuna emango zaie Araban bizi diren edo ikasten ari diren pertsonei.

Epaimahai batek aukeratuko ditu maiatzaren 12an Europa Jauregian aurkezpen publiko bat egingo duten proposamen finalistak.

Sei kategoriatan banatuta daude jarduera-sektore guztiak barneratuz: ideiarik onena, ekimen iraunkorrena, merkataritza eta turismoko ekimenik onena, nekazaritzako elikagaien arloko ekimenik onena, industria-ekimenik onena eta osasunaren arloko ekimenik onena. Kategoria bakoitzeko sariaren zenbatekoa 1.000 €koa da.

 

Kategoria nagusiez gain, beste bost sari berezi ere emango dira, aurrekoekin metagarriak izan daitezkeenak: Gizartea eta enpresa eraldatzeko RPK sari berezia (1.000 €), publikoaren Sari Berezia (300 €), Mobility Lab berezia mugikortasun eta logistika jasangarriak bultzatzeko (1.000 €),Deustuko Unibertsitatearen Sari Berezia, ideia finalisten ekitaldian proiektuaren aurkezpen hoberenari dagokiona (1.000 €) eta, azkenik, Data Value Management sari berezia, adimen artifiziala hobekien txertatzen duen proiektuarentzat (1.000 €), 2025eko sari berria.

Sariak emateko ekitaldia maiatzaren 23an izango da, Europa Biltzar Jauregian, Ekin Day-ren esparruan, Araba Ekinean 2024 jardunaldi nagusian.

Eskabidea formato digitalean aurkeztu behar da, proposamena aurkezten duen pertsona ekintzailearen datuez gain, ideia edo proiektua azaltzen duen memoria labur bat erantsiz, gehienez ere 5 orrikoa.

Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak Araba Ekinen webgunera jo daiteke https://www.alavaemprende.com/ edo Amurrio Bideanekin harremanetan jarri 945891721 telefonoan  edo autoempleo@amurriobidean.org  posta elektronikoan

Oinarriak-Zure_ideak_balio_du_Oinarriak_2025

Reforamurrio Enpresaldea Hazitegi eta Enpresa Zentrora sartzeko deialdi berria

Abenduaren 1etik 27 ra eskabideak aurkezteko epea zabalik dago

Reforamurrio Empresaldearen helburua bikoitza da, alde batetik, enpresa-ekimen berriei eta dagoeneko finkatuta dauden enpresei kokapen bat ematea,  eta bestetik, topagune dinamiko bat sortzea, lehiakortasuna areagotzeko funtsezko sinergiak eta lankidetza ahalbidetzeko.

Lokalak zerbitzu-sektorean (bulegoak) lan egiten duten edo egingo duten enpresa edo pertsona sustatzaileentzat dira.

Hazitegiaren eta enpresa-zentroaren kasuan, bulego bakoitzaren alokairu-prezioan barne hartzen dira errentan hartutako lokal bakoitzaren kontsumoak eragindako gastuak, hala nola elektrizitatea, Interneteko konexioa, berokuntza, garbiketa, etab., baita zerbitzu komun batzuk ere; harrera, office, postontzi pribatua, lokalen mantentze-lanak, segurtasun-sistema, bilera-gelak, etab.

Jarduerari hasiera eman behar dioten enpresa edo pertsona sustatzaileek, edo eskaera aurkezten den unean jarduerari alta eman zitzaionetik hiru urte baino gutxiago daramatenek, prezio hobariduna dute dagoeneko finkatuta dauden enpresekiko.

Gainera, hobari gehigarriak aplikatzen dira enplegua sortzeagatik eta jarduera berritzeagatik, baldin eta bulegoa 25m2-tik gorakoa bada. Bi hobarien batura hasierako prezioaren % 50era irits daiteke.

Une honetan, 10 eta 32 m2 arteko modulu libreak daude.

Amurrio Bidean, Amurrioko Udalaren Toki Garapenerako Elkarteak (zentroaren beheko solairuan dago), eraikina kudeatzeaz gain, laguntza eta aholkularitza ematen ditu ekimen berriak abian jartzeko, edo sendotzeko zerbitzuak eta tresnak eskaintzen ditu, tailerrak eta prestakuntza-ekintzak antolatzen ditu, berrikuntza sustatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko programak garatzen ditu, laguntzen berri ematen du eta izapideak egiten ditu, etab. Horrela, zentroa dinamizatzen eta bertan kokatutako enpresak ikusarazten laguntzen du. Azken batean, espazio fisikoa ez ezik, zerbitzu pertsonalizatua eta funtsezko laguntza ere eman behar zaie enpresei bizitzako lehen urteetan.

Coworking gunea

34,66 m²-ko lau lanpostu dituen bulego partekatua da, bilera-mahaia eta bulegoko altzari espezifikoekin, baita Interneterako konexioa ere. Erabiltzaileek zentroko gainerako instalazioak erabili ahal izango dituzte, hala nola bilera-gelak, harrera-gelak, office-ak eta abar.

Espazioa diseinuarekin, IKTekin, industriarekin lotutako zerbitzuekin, zerbitzu profesionalekin eta abarrekin lotutako jarduera bat garatzen duten edo garatuko duten pertsona edo enpresei zuzenduta dago. Coworking-ean sar daitezke, bai ekintzaileak, bai lan egiteko espazio mugatu bat behar duten eta bulegoa partekatzeko eragozpenik ez duten besteren konturako langileak.

Interesa duten pertsona eta enpresa guztiek informazioa kontsultatu edo gehitu dezakete Amurrio Bidean (E

 

l Refor Kalea zg)  945891721 telefonoan, edo administracion@amurriobidean.org posta elektronikoan.

 

 

 

 

Coworking gunea

 

 

 

 

 

Mikrobulegoa

Zure aurkezpenekin inpaktatzen ikasi: “Zure ideia boterearekin aurkeztu” tailerra

Gaur egungo enpresa-ingurunean, aurkezpen eraginkor batek zure publikoaren arreta erakartzearen edo aukera giltzarri bat galtzearen arteko aldea marka dezake. Hori dela eta,  “Zure ideia boterearekin aurkeztu” tailer presentzialean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Tailer hau diseinatuta dago profesional eta enpresei beren ideiak argi, konfiantza eta eragin handiarekin komunikatzen laguntzeko.

 

Zergatik da interesgarria formakuntza hau?

Askotan, aurkezpenek ez dute lortzen ideien potentzial osoa transmititzea, egituran, diseinuan edo komunikatzeko moduan akatsak daudelako. Tailer honek ibilbide orri praktiko bat eskaintzen du:

  • Zure audientziarekin konektatu eta helburu argiak zehaztu.
  • Arreta harrapatzen duten storytelling teknikak ikastea.
  • Aurkezpen erakargarriak eta profesionalak diseinatzea, diseinuari buruzko ezagutza aurreraturik gabe ere.
  • Eszenan dituzun gaitasunak praktikatu eta hobetu.

 

Norentzat da?

Negozio-inguruneetan, bezeroekin egindako bileretan, proposamen komertzialetan edo barne-aurkezpenetan komunikatzeko gaitasuna hobetu nahi duten enpresa, ekintzaile eta profesionalentzat pentsatuta dago.

 

Noiz eta non dira aurkezpenak giltzarri?

Bezero potentzial baten aurrean proiektu bat aurkeztetik, zure taldeari estrategia berriak azaltzeraino edo inbertitzaileen interesa erakartzeraino, aurkezpenak funtsezko tresnak dira zure ideiak eraginkortasunez eta konbentzituta transmititzeko.

 

Zer lortuko duzu?

Tailer hau amaitzean, trebetasun praktikoak eta workbook bat izango dituzu, ikasitakoa zure etorkizuneko aurkezpenetan erreplikatzeko aukera emango dizuna, inpaktatu eta gogoratuak izan daitezen bermatuz.

 

Tailerraren xehetasunak:

📅 Data: Azaroaren 26a

⏰ Iraupena: 4 ordu (16:00-20:00)

📍 Lekua: Amurrio Bidean

 

Prestakuntza Vital Fundazioak finantzatzen du, Aiarako Kuadrillaren bitartez, eta, beraz, ez du kosturik partaideentzat.

 

Izen ematea

Plazak mugatuak dira. Eman izena onlineko formularioaren bidez HEMEN edo gurekin harremanetan jarriz [empresa@amurriobidean.org/ 945891721].

Ez galdu aukera hau zure aurkezpenak tresna arrakastatsu bihurtzeko!

Lan bilaketa eta networking-a indartzeko pilulak azaroan

Hiru tailer labur antolatu dira, lan-elkarrizketei, LinkedIn-eko erabilera aurreratuari eta aurkezpen eraginkorrei buruzkoak.

Aiarako Kuadrillan erroldatuta dauden pertsonei zuzenduta daude, edozein dela ere haien lan egoera.

Lana bilatzen ari diren pertsonentzat, lan-elkarrizketa puntu kritikoa izan ohi da, eta hauek gainditzeko pertsona bakoitzari egokitzeko teknikak eta tresnak ezagutzea eta beldurra kentzeko aukera eskaintzen du prestakuntza honek. Lehenik eta behin, elkarrizketa simulatu bat grabatzen da, eta elkarrizketa ikustetik abiatuta, parte-hartzaile bakoitzaren helburu profesionaletara egokitutako hobekuntzak gomendatzen dira.

Bigarren pilulak LinkedIn, sare sozial profesionala, jorratuko du. Kontaktu profesionalak egiteko ezinbesteko tresna da, bai lana bilatzen ari bazara, bai posizionamendu profesionala bilatzen ari bazara. Behar bezala erabiltzen jakiteak ate asko irekitzen dizkio enpleguari eta proiektu berriei.

Hirugarren pilula komunikazioari buruzkoa izango da, proiektuen aurkezpen modua jorratuko da helburuak lortzerari zuzenduz, bai negozio aurkezpena (bezeroei, aliatuei, finantza-erakundeei…), bai akademikoa (master edo graduetako lanak, doktoretza-tesiak…)izan.

 

Pilulak Vital Fundazioak finantzatzen ditu Airako Kuadrilaren bitartez.

Izena emateko, Amurrio Bideanekin harremanetan jar zaitezke 945891721 telefonoan edo Whatsappen, edo Amurrio Bideaneko pertsonen atarian (https://amurrio.tganet.net/amurrio_bidean_ikastaroak/amurrio_bidean_ikastaroak.php – aurrez erregistratuta).