Entries by Oihane GilSanz

Lan bilaketa eta networking-a indartzeko pilulak azaroan

Hiru tailer labur antolatu dira, lan-elkarrizketei, LinkedIn-eko erabilera aurreratuari eta aurkezpen eraginkorrei buruzkoak. Aiarako Kuadrillan erroldatuta dauden pertsonei zuzenduta daude, edozein dela ere haien lan egoera. Lana bilatzen ari diren pertsonentzat, lan-elkarrizketa puntu kritikoa izan ohi da, eta hauek gainditzeko pertsona bakoitzari egokitzeko teknikak eta tresnak ezagutzea eta beldurra kentzeko aukera eskaintzen du prestakuntza honek. […]

AIARARALDEAN EKIN: EKINTZAILEEI ETA ENPRESA TXIKIEI ZUZENDUTAKO HIRU PRESTAKUNTZA- ETA ESPERIENTZIA- JARDUNALDI

Jardunaldiak, merkataritza arlora zuzenduak, urriaren 17an, 29an eta azaroaren 7an izango dira, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, eskualdeko hainbat enpresatan. Programa amaitzean, bertaratuek tutoretza indibidualizatua izango dute. Ekimen honek iaz izandako harrera onaren ondoren, beste hiru tailer antolatu dira eskualdeko udalerriekin batera. Tailer hauetan, prestakuntzaz gain, berauek garatuko diren enpresaren bisita ere egingo da. Tailerren gaiak merkataritza-arloan […]

EKINTZAILEEI ZUZENDUTAKO LANBIDEREN DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI BERRIA

Diru-laguntza bat negozio-ideia lantzeko da (1.000 €) eta beste bat jarduera martxan jartzen laguntzeko (1.500 €). Eskaerak aurkezteko epea urriaren 22ra arte egongo da zabalik negozio-ideia aztertzeko, eta azaroaren 5era arte jarduera abian jartzeko. Laguntza hauen helburua da onuradunek modu esklusiboan eta tutoretzapean negozio-ideia aztertzen eta bideragarritasun-plana garatzen edo jarduera abian jartzen jardun ahal izatea. […]

Amurrio Bideanek Hazilan programaren zortzigarren edizioan izena emateko epea ireki du

Aurpezpen jardunaldia irailaren 23an egingo da. Hazilan+ kalitatezko enplegua bilatzen duten pertsona kualifikatuentzako prestakuntza-programa bat da. Prestakuntza eta coaching-a garatzen dira, trebetasun sozioprofesionalak hobetzeko, parte-hartzaileari enplegua bilatzeko prozesua hobetzen laguntzen diotenak, bai eta enpresetan bekadun praktikak, Amurrioko Udalaren Gazte Planaren bidez. Programa honetan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: erdi edo goi mailako lanbide heziketa […]

Lana bilatzeko prestakuntza eta enpresetan bekadun praktikak Hazilan+-ekin

Amurrio Bidean bere programa izarrarekin itzuli da, erdi-mailako, goi-mailako eta unibertsitate-mailako heziketa-zikloetako ikasketak dituzten pertsonei lana bilatzen laguntzeko, adin-mugarik gabe. 2016an hasi zen Hazilan, eta, ordutik, urtean edizio bat egin da. Gainera, programa hau Amurrioko Udalaren enplegu-planarekin indartzen da, udalerrian erroldatuta dauden pertsonek egiten dituzten praktikak diruz laguntzen baititu. Hasieratik 67 lagunek parte hartu dute, […]

Amurrio Bideanek 4 prestakuntza berri emango ditu uda ostean

Laudion eta Arespalditzan egingo diren beste 6 prestakuntzak kontuan hartuta, AFAk 10 ekintza diruz lagundu ditu Aiarako Kuadillaren bitartez. Amurrio Bideanek hainbat tailer eta prestakuntza-ekintza diseinatu ditu, bai gaitasunak hobetu edo ezagutza berriak eskuratu nahi dituzten pertsona aktiboentzat, bai langabetuentzat, lan-merkatuan sartzen edo berriz sartzen laguntzeko. Prestakuntzetako bi ostalaritzan eta eraikuntzan lan egiteko esperientziarik ez […]