“Who is Who” proiektua, Aiaraldeko industrian emakumeak ikusaraztea helburu duena, AMPEAren laguntzari esker jarriko da martxan.
Amurrio Bideanen, AMPEAk (Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea) iaz hasitako “Who is Who” proiektua babesten dugu. Proiektu honetan, ardoaren sektorean erreferentzia diren emakumeak nabarmentzen ziren. Aurten, proiektua zabaldu egingo da, industriako emakume profesionalak eta enpresaburuak sartzeko. Besteak beste, zuzendaritzan, ekoizpenean, ingeniaritzan, berrikuntzan, logistikan eta jasangarritasunean emakumeak identifikatzea da helburua, erreferenteen sare bat eraikitzeko eta […]
