DATORREN ABENDUAREN 15EAN “AIARALDEAN EKIN: NOLA KONTATZEN DIZUGU” JARDUNALDIA IZANGO DA AMURRIO BIDEANEN INSTALAZIOENTAN, REFOR ERAIKINEAN.
Jardunaldia 11:00etatik 12:30era izango da, eta helburua da gure eskualdeko ekintzaile-ahalmenari balioa ematea, enpresa-ekimen berriak abian jartzeko. Jardunaldia enpresa-ideia edo -proiektu bat duten pertsonentzat edota beren jarduerari buelta eman nahi dioten negozioentzat da, bai eta ekiteko jakin-mina edo gogoa duten guztientzat ere. Ez dago ekimen edo enpresa berri baten arrakasta ziurtatzen duen errezeta magikorik, baina […]
