Abeduak 15ean ekintzailetza jardunaldia

DATORREN ABENDUAREN 15EAN “AIARALDEAN EKIN: NOLA KONTATZEN DIZUGU” JARDUNALDIA IZANGO DA AMURRIO BIDEANEN INSTALAZIOENTAN, REFOR ERAIKINEAN.

Jardunaldia 11:00etatik 12:30era izango da, eta helburua da gure eskualdeko ekintzaile-ahalmenari balioa ematea, enpresa-ekimen berriak abian jartzeko.

Jardunaldia enpresa-ideia edo -proiektu bat duten pertsonentzat edota beren jarduerari buelta eman nahi dioten negozioentzat da, bai eta ekiteko jakin-mina edo gogoa duten guztientzat ere.

Ez dago ekimen edo enpresa berri baten arrakasta ziurtatzen duen errezeta magikorik, baina ekintzaile adituen edo beste pertsona ekintzaile batzuen esperientzia entzutea oso lagungarria izan daiteke.

Hori dela eta, ekintzailetzan aditua den Jorge Ortiz de Urtaranek jardunaldia dinamizatuko du eta ekintzaile gisa duen esperientziatik abiatuta azalduko ditu ekintzarako aukerak aprobetxatzeko hiru gakoak. Ekitea, zentzu zabalean ulertuta eta funtsean jarrerarekin zerikusia duena.

Ondoren, Basq Companyren sortzaile eta zuzendari nagusi Aitor Álvarezek %100 birziklatutako lehen zapatilak merkaturatu arteko bere esperientzia kontatuko du. Bere negozio-ereduarekin erakutsi nahi du jasangarritasuna errentagarritasunarekin bat etorri daitekela. Era berean, berrikuntza, on-line merkataritza  edo proiektuak finantzatzeko crowdfundinga bezalako gaiak jorratuko ditu.

Azkenik, mahai-inguru bat egingo da, eskualdeko hiru ekintzailek beren esperientziak partekatuko dituzte; gogobetetze pertsonal eta profesional nagusiak; zer aldatuko lukete gaur dakitena jakinez gero, une kritikoei nola egin dieten aurre, etab. Ekiteko motibazio desberdinei erantzuten dieten profilak izango dira; belaunaldi-erreleboa eta berrikuntza, gustuko duzuna egitea, etab.

Vital Fundazioak diruz laguntzen du jardunaldia, Aiarako Kuadrillaren bidez.

Informazio gehiago nahi izanez gero jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefonoan edo autoenplegua@amurriobidean.org posta elektronikoz.

Izena emateko bete galdetegia: https://forms.office.com/e/u6KhZfhL1e

Programa: Aiaraldean ekin programa