Amurrio Bideanek sei prestakuntza-ekintza berri antolatu ditu, urteko azken hiruhilekoan emango direnak
Tresna digitalak eta enplegurako prestakuntza dira urrian eta abenduan egingo den prestakuntza-eskaintza honen gai nagusiak.
Amurrio Bideanek, Amurrioko Udaleko Toki Garapenerako Agentziak, prestakuntza-tailer eta -ekintza batzuk diseinatu ditu, bai lanean ari diren eta beren trebetasunak hobetu edo ezagutza berriak eskuratu nahi dituzten pertsonentzat, bai langabeentzat, laneratzea edo lan-merkatura itzultzea errazteko.
Prestakuntza-ekintzetako hiru on-line emango dira, eta gainerako ikastaroek formatu presentziala izango dute, baina pandemiaren ondorioz segurtasun-protokoloa betez.
Arabako Foru Aldundiak diruz laguntzen ditu ekintzak, Aiarako Kuadrillaren bidez, Hazilan programa izan ezik; izan ere, programa hori EGFk diruz laguntzen du, eta % 50ean kofinantzatzen du, 2014-2020ko EPOren barruan.
KURTSOA
| FORMATUA | AURREIKUSITAKO DATA | ORDUTEGIA |
HAZILAN (130 ordu) 4 hilabeteko praktiaka 2022an | Presentziala | Astelehenentik ostiralera 10/4 tik 12/3ra | 9.00etatik 14.00 etara
|
Excel Aurreratua: negozio-inteligentziako tresnak (30 ordu) | On-line | Asteartetik ostegunera 10/05tik 10/27ra | 16.30etatik 19.30etara |
Salmenta-prozesua eta haren teknikak. Tresna digitalak txertatuz(12 ordu) | On-line | Astearte eta ostegunetan 10/19tik 10/28ra | 17.00etatik a 20.00etara |
Kudeaketarako aplikazio informatikoak: Contaplus eta Nominaplus (50 ordu) | Presentziala | Astelehenetik ostegunera 11/2tik 11/22ra | 9.30etatik 13.40 ra |
Nola dinamizatu online bilera eraginkorrak (14 ordu) | On-line | Asteartetik ostegunera 11/2 tik 11/17ra | 17.00etatik 19.00etara |
Okupatu: prestatu enplegurako (20 ordu)
| Presentziala | Asteartetik ostiralera 11/23 al 11/26 | 9.00etatik 14.00 etara |
Plazak mugatuak dira eta izen-emateak irailaren 1etik aurrera hasiko dira. Parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek Amurrio Bideanekin harremanetan jar daitezke, 945891721 telefonoan edo formacion@amurriobidean.org helbide elektronikoan.
Horrez gain, uztailaren 31tik abuztuaren 29ra Amurrio Bideaneko instalazioak oporretan itxita egongo direla jakinarazi dute.