Hazilan programa maiatzean amaitu da parte hartu duten 9 pertsonetatik 5ekin lanean

Amurrio Bideanek antolatzen duen Hazilan programaren bosgarren edizioa 5 gaztek beren helburu profesionalekin bat datorren ihardueran lan egiten bukatu da, veste batek lana aktiboki bilatzen, eta hiruk helburuak lortzeko ikasketak berrartzea erabakz.

Urrian hasiko da Hazilan programaren seigarren edizioa.

Hazilanen azken edizio honetan ez-ohikoa izan da eta Covid-19k markatu du. Prestakuntza aurrez aurre egin da, eta ez da arazo gehigarririk egon praktikak bilatzeko. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaileei eta enpresei hartutako jarrera eta prebentzio-neurriengatik. Edizio honetan Amurrioko 9 pertsonek hartu dute parte; 2 emakumek eta 7 gizonek, horietatik 4 heziketa-zikloetakoak ziren eta 5 gradutakoak.

Parte hartu duten pertsonetatik 6k praktikak egin dituzte enpresetan, eta batek negozio-ideia baten bideragarritasun-plana garatu du. Bi amaiera aurreratu izan dira: bat lan-merkatuan sartu delako, eta bestea bere lanbide-helburuekin lotutako beste prestakuntza bat jorratzea erabaki duelako. Enpresetan praktikak egin dituzten 6 pertsonetatik 2k bertan lanean jarraitzen dute, eta beste 2k beste erakunde batzuetan lana aurkitu dute programan zehar.

Hazilan-en lehen ediziotik gaur arte, 55 pertsonek parte hartu dute, eta horien % 46k lanean amaitu dute programa. Kopuru oso ona da, kontuan hartuta 2019ko programaren txertaketak barne hartzen dituela, eta Covid-19k lan barnertaze tasari kalte larriak eragin zizkiola.

Hazilan kalitatezko enplegua bilatzen duten pertsona kualifikatuentzako prestakuntza-programa da. Prestakuntza eta coaching-a dira, trebetasun sozioprofesionalak eta digitalak hobetzeko, parte-hartzaileari enplegua bilatzeko prozesua hobetzen laguntzen diotenak, bai eta enpresetan praktikak egitea edo enpresa-bideragarritasuneko planak garatzea ere, Amurrioko Udalaren Gazte Planaren bidez formakuntza beka bat jasoz.

Programa honetan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: 20 eta 44 urte bitartean izatea, goi-mailako heziketa-zikloko gutxieneko ikasketak izatea eta enplegu-bilaketa aktiboan egotea. Lehentasuna dute Amurrion erroldatutako pertsonek, eta horiek bakarrik dute beka jasotzeko aukera.

Gaur egun, urrian hasiko den edizio berria antolatzen ari dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin.

Jarduera hori EGF HAZILAN 2014-2020 POren esparruan garatzen da, eta EGFek % 50ean finantzatzen du.