Urriaren 7an, Amurrion ekonomia zirkularra, konponketa eta/edo autoparazioa sustatzeko negozio-lerro berriak ezartzeko laguntzak aurkezteko jardunaldia egingo da.
Jardunaldia on-line egingo da 14: 30etik 15: 30era.
Amurrioko Udalaren laguntza-lerro berri hau ekonomia zirkularra sustatzeko Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako programa espezifiko baten barruan dago. Programa horren helburua gure udalerriaren garapen sozioekonomikoa eta jasangarria sustatzea da, ekonomia zirkularra sustatzearekin lotuta, kasu honetan, erreparazioa eta autoreparazioa.
Laguntzak gure udalerrian konponketarekin edo autokonponketarekin lotutako negozio-lerro berri bat ezarri duten edo ezarriko duten ekintzaileei zein enpresa edo negozioei zuzenduta daude.
Laguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitezkeen inbertsio eta gastuen (makineria, lanabesak, aplikazio informatikoak, etab.) % 75 da, eta gehienez ere 4.000 € enpresa bakoitzeko.
Irailaren 14tik azaroaren 30era dago zabalik laguntza-eskaerak aurkezteko epea.
Jardunaldian, laguntzak azaldu eta zalantzak argitzeaz gain, ekonomia zirkularrak enpresa-ekimen edo negozio-ildo berriak abian jartzeko eskaintzen dituen aukeren berri emango da. Horretarako, Maialen Aginagalde (Economistas sin Fronteras) hizlari izango dugu, baita sortu berri diren Recycle eta Reusa-Gasteiz Arabako, konponketarekin eta berrerabilpenarekin lotuta dauden enpresen esperientziak ere.
Jardunaldian parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek Amurrioko Udalarekin harremanetan jarri edo izena eman dezakete. Tel.: 629423306 e-mail nllorente@amurrio.eus edo Amurrio Bidean Tel.: 945891721 e-mail: autoempleo@amurriobidean.org