8 ESTABLEZIMENDUK HARTUKO DUTE PARTE AMURRIOKO XX. MIKOTURISMO EGUNETAN
Pintxo lehiaketaz gain, Abiaga, Bideko eta Ustai jatetxeek sasoiko produktu horrekin egindako menu gastronomikoak eskainiko dituzte
Azaroaren 4an eta 7an, perretxikoak sailkatzeko eta erakusteko ohiko jardunaldiak izango dira; azaroaren 3an, hitzaldi mikologiko bat izango da 19:00etan katekesian
Perretxikoak biltzeko sasoi nagusia iritsi den honetan, Amurriok hogeigarren edizioa beteko duten Mikoturismo Egunak antolatu ditu aurten ere. Hiru asteburutan perretxikoak izango dira protagonista XIX. Pintxo Lehiaketan parte hartuko duten 8 ostalaritza-establezimenduetan. Gainera, ez dira faltako udal pilotalekuan perretxikoak sailkatzeko eta erakusteko jardunaldiak.
Pintxo lehiaketa
Perretxikoekin egindako pintxoen XIX. Lehiaketan 8 ostalaritza-establezimenduk hartuko dute parte: Albizabal, Atxubi, El Desván, El Rinconcito, Lasai Taberna, Taberna Frontón, Txoko Gorri y Ustai. Pintxoak 12:00etatik 14:30eta dastatu ahal izango dira. Lehiaketak bi sari banatuko ditu: epaimahaiak aukeratutako pintxorik onena (200 euroko saria eta plaka bat) eta herri-bozketaz aukeratutako pintxorik onena (150 euroko saria eta plaka bat).
2023ko pintxo onenaren herritarren bozketan parte hartzeko, gutxienez 6 pintxo probatu beharko dira. Bozketa-txartelak kultur etxean eta udaletxean horretarako jarriko diren hautestontzietan utziko dira; eta azaroaren 5ean (igandea), udal pilotalekuan, perretxikoak ikusgai jarriko diren bitartean. Azaroaren 8ko (asteartea) 10:00ak arte utzi ahal izango dira. Bozketako parte hartzaileen artean 200 €-ko bi sari zozketatuko dira.
Gastronomiari dagokionez, pintxoak dastatzeaz gain, Abiaga, Bideko eta Ustai jatetxeek sasoiko perretxikoekin egindako menuak eskainiko dituzte.
Perretxikoen sailkapena eta erakusketa
Mikoturismo Egunen barruan perretxikoak sailkatzeko egiten den ohiko jardunaldia azaroaren 4an izango da udal pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Alberto Villanueva mikologoa, Arriola Mikologia Elkartearen kolaboratzailea, bi orduz arituko da perretxikoen sailkapena egiten, eta interesa duen edonork har dezake parte, ikusle gisa zein zalantzak argitzeko eskatuz edo bildutako espezieak sailkatzeko eramanez. Perretxikoen erakusketa azaroaren 5ean izango da, udal pilotalekuan, 11:00etatik 14:00etara.
Perretxikoen sasoi nagusia iritsi den honetan, Amurrioko Arriola Mikologia Elkartea astelehenetik abendura bitartean egongo da, 18:30etik 19:30era, Kultur Etxean, amurrioarrei aleak identifikatzerakoan sortzen zaizkien zalantzak argitzeko eta laguntzeko. Aurretik, azaroaren 3an, Amurrioko Arriola Mikologia Elkarteak antolatutako hitzaldi mikologikoa izango da 19:00etan katekesian.