AMURRIOK ‘KILOMARKET’ HARTUKO DU HIRU EGUNEZ, ARROPA KILOKA SALTZEKO AZOKA
‘Amurrio Kilomarket’ Elexondo kaleko 9. zenbakian egongo da eta udalerriko bost saltokik hartuko dute parte
Bihartik aurrera eta hiru egunez, Amurriok arropa kiloka salduko duen azoka izango du. ‘Amurrio Kilomarket’ Elexondo kaleko 9. zenbakian egongo da eta udalerriko bost saltokik hartuko dute parte.
Amurrioko Udalak eta Izan Amurriok Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako ‘Amurrio Kilomarket’ azokak, parte hartzen duten establezimenduek aurreko denboraldietako soberakina formatu berritzailean salgai jartzea du helburu.
Saltokietako produktuak kiloka salduko dira, hau da, jantziak eta osagarriak aukeratu ondoren, baskula batean pisatuko dira erosketaren prezio osoa jakiteko. Salgai dauden produktuak lau bloketan sailkatuko dira, eta horietako bakoitzak kolore bat izango du. Bloke horiek etiketa bakoitzaren pegatinarekin identifikatuko dira. Etiketa gorria duten jantziek 20 euro balioko dute kiloko, eranskailu horia dutenek 30 euro kiloko, urdinak 40 euro kiloko, berdeak 50 euro kiloko eta beltzak 80 euro kiloko.
‘Kilomarket’ azokaren lehenengo edizio honetan parte hartuko duten saltokiak Gancedo, Katibel, Kaprix, Karisma eta Azules dira. Lokala bihar eta ostiralean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.