Martxan da “+55 ZAHARTZE KONSTRUKTIBOA”, Amurrio Bideanen proiektu berria

Inkestak egingo zaizkie 55 urtetik gorako pertsonei, etengabe ikasteko prozesuan zein oztopo dituzten jakiteko.

Amurrio Bidean 55 urtetik gorakoei inkestak egiten ari da martxoan, bizitza osoan etengabe ikasteko prozesuan zein oztopo dituzten jakiteko. Helburua da egindako ekarpenak kontuan hartuta oztopo horiek gainditzeko ekintzak diseinatzea eta dinamizatzea, pertsona horiek “zahartze konstruktiboa” izan dezaten.

Asmoa da kolektibo horrek egin ohi dituen jarduerez gain (fisikoak, kulturalak…) irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak ere justifikatzea. Zahartze konstruktiboren bitartez, egiten diren gauzak sentitu, pentsatu egiten dira eta gauza horiei zentzua ematen zaie; izan ere, ikaskuntzari esker, beste edonola ezarri ezin daitezkeen lotura kognitiboak ezartzen dira.

Maiatzean, inkesten emaitzak aztertu ondoren, zahartze konstruktiboa lantzeko gune pilotu bat ezarriko da, pertsona horien ezagutza, hezkuntza eta prestakuntza sustatzeko.

Gainera, proiektu honetan esku hartuko du Unai Arrieta psikologoak eta bizitza osasungarrian eta zahartze aktiboan adituak.

Parte hartzera animatuko zara?

Martxoaren 31ra bitarte, inkesta hartu eta honako leku hauetan dauden postontzietan utzi ahal izango da: Amurrio Bideanen bulegoa, Kultur Etxea, Liburutegia, Bañueta Kiroldegia eta Nagusien Etxea.

Inkesta betetzen duten pertsonen artean 80 euroko bonu bat zozkatuko da apirilaren 5ean, Myos Terapia Integral-en trukatzeko (fisioterapia, hipopresiboak…). Inkesta Amurrio Bideanen webgunean ere bete daiteke: www.amurriobidean.org.

Ikerketa hau BOZI Amurrion (Bizi Osoan Zeharreko Ikaskuntza Amurrion) proiektuaren barruan egin da, eta proiektua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eman dio Amurrio Bideani, bizitza osoan ikasteko programaren bitartez.

Inkesta