NETWORKING LANTEGIA: enpresaren balio-proposamena eta hori eraginkortasunez helaraztea

NETWORKING LANTEGIA: enpresaren balio-proposamena eta hori eraginkortasunez helaraztea

Lan-saio praktiko eta berritzailea, Lego Serious Play metodologia aplikatuz

Balizko bezeroengana eraginkortasunez iritsi nahi duten eskualdeko enpresa txikietako ekintzaile, profesional eta sustatzaileentzako lantegia da.

Helburua da enpresa bakoitzak bere negozio, produktu eta zerbitzuen balio-proposamena identifikatzeko eta zehazteko gai izatea, merkataritza-lana erraztuko dioten salmenta-argudio sendo eta konbentzigarriak sortu ahal izateko.

Saioan zehar, enpresek lantegira bertaratu diren gainerako parte-hartzaileekin partekatuko dituzte beren merkataritza-aurkezpenak, networkingaren bitartez. Hala, beren burua ezagutzera emateaz gain, aukerako harremanak, lankidetza-bideak eta gisakoak landuko dituzte, enpresa eta profesional parte-hartzaileen arteko hurbilketa erreal eta zehatzari bide emanez, etorkizunean sinergiak eratu eta baterako ekintzak egin ahal izateko.

Lantegia datorren martxoaren 28an egingo da, 16:00etatik 20:00etara, Reforamurrio Enpresaldean. Bertaratzea doakoa izango da. Jarduketa hau Aiarako Kuadrillaren Ekonomia eta Industria Suspertzeko Planaren barruan kokatzen da; hau da, Arabako Foru Aldundiak eta Kuadrillako udalek diruz lagundutako Planaren barruan.

Argibide gehiago lortzeko edo izena emateko, interesdunek Amurrio Bidean-era jo dezakete. Tel.: 945891721 edo posta elektronikoa: autoempleo@amurriobidean.org

Las personas interesadas pueden ampliar información o inscribirse en Amurrio Bidean. Tel. 945891721 o mail. autoempleo@amurriobidean.org.

cartel_networking_EU