Bidalketak

Lana bilatzeko prestakuntza eta enpresetan bekadun praktikak Hazilan+-ekin

Amurrio Bidean bere programa izarrarekin itzuli da, erdi-mailako, goi-mailako eta unibertsitate-mailako heziketa-zikloetako ikasketak dituzten pertsonei lana bilatzen laguntzeko, adin-mugarik gabe.

2016an hasi zen Hazilan, eta, ordutik, urtean edizio bat egin da. Gainera, programa hau Amurrioko Udalaren enplegu-planarekin indartzen da, udalerrian erroldatuta dauden pertsonek egiten dituzten praktikak diruz laguntzen baititu.

Hasieratik 67 lagunek parte hartu dute, eta programa amaitzean %40k enplegu bat zuen. Era berean, pertsona horietako 35-ei 113.700 €-ko bekak esleitu zaizkie.

Hazilan programa malgua izan da bere edizioetan, eta lan-merkatuaren egoera desberdinei erantzuten jakin izan du. Ez dezagun ahaztu denbora-tarte horretan pandemia bat eta langabeziaren paradigmaren aldaketa bat bizi izan direla, tasa altuekin programaren hasieran eta txikiagoekin amaieran. Hori dela eta, edizio batetik bestera, parte-hartzaileen kopurua oso desberdina izan da, 2018ko 14 pertsonetatik 2022ko edizioko 4 pertsonetara, eta zerbitzu oso pertsonalizatua izan da.

Gaur egun, Hazilan+ programa erdi-mailako heziketa-zikloetatik prestakuntza duten pertsonei eta adin-mugarik gabe eskainiko zaie. Hain zuzen ere, lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko orduan desabantaila-egoeran egon litezkeen kualifikazio txikieneko eta/edo adin handieneko pertsonei laguntzeko.

Hazilan+ek zeharkako konpetentzietan, lana bilatzeko tekniketan eta enpresetan praktikak egiteko formakuntza eskaintzen du. Gainera, Amurrion erroldatutakoentzat praktikak 6 hilabetekoak izango dira eta bekadunak 830€ hilean. Praktikak egin ahal izateko enpresek ez dute muga geografikorik, nahiz eta Amurrio Bideanen helburua, ahal den neurrian, talentua hurbiltasun geografikoan geratzea den.

Inskripzioa egiteko, Amurrio Bideanen pertsonen atarira sartu behar da, eta bertan erregistratu:

https://amurrio.tganet.net/amurrio_bidean_ikastaroak/amurrio_bidean_ikastaroak.php

Programa honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, telefonoz edo WhatsAppez, 945891721 telefono-zenbakira deituz edo posta elektronikoz: empresa@amurriobidean.org.

Gogoratu Amurrio Bideanen bulegoak itxita egongo direla abuztuaren 1etik 28ra. Egun horretatik aurrera jasotako kontsulta guztiei erantzungo zaie.

Hazilan+ programaren % 40 EGFk finantzatzen du, eta Garapenek, garapen agentzien elkarteak, koordinatzen du. Euskadi mailan egiten da, bere lurraldean eskaintzen eta kudeatzen duten agentzien artean.

Aiara Industrial Lab-eko arduradun teknikoaren enplegu-eskaintza

Aiara Industrial Lab-erako teknikaria hautatzeko prozesua ireki da. Arabako Garapen Agentziako Zuzendaritzaren mendekotasun hierarkikoan eta lankidetza-akordioa sinatu duten agentzia eta erakundeekin koordinatuz, ondorengo funtzioak beteko ditu:

  • Erakundearen estrategia bera definitzen laguntzea sorreratik eta hura hedatzea.
  • Lankidetza-hitzarmenak garatzea eta sustatzea inguruko enpresen, profesionalen eta ekintzaileen artean.
  • Inguruko enpresekin elkarlanean aritzea lehiakortasuna hobetzeko proiektuen kudeaketan.
  • Ekintzaileei eta berrikuntza irekiko proiektuei laguntzea.
  • Proiektuaren kudeaketa operatiboa eta sustapena, eguneroko kudeaketarekin loturiko eginkizun exekutiboekin batera.

Baldintzak

Sektore publikoko hautapen-prozesu bat denez, OINARRI OROKORRETAN eta OINARRI ESPEZIFIKOETAN aipaturiko informazio- eta eskaera-prozedurara mugatzea eskatzen dugu. Oinarriak helbide honetan eskura daitezke:  https://www.qualisconsultores.es/oferta-publica-de-empleo-procesos-en-curso.

Oinarriak:

Lan eskaintzaren oinarri espezifikoak: 202302-oinarri-espezifikoak

Lan eskaintzaren oinarri orokorrak: 202302-oinarri-orokorrak

Eranskinak:

Eskaera (Anexo I): 202302-anexo-i-Eskabidea

Zinpeko adierazpena (Anexo II ): 202302-anexo-ii- zinpeko-adierazpena