Bidalketak

URRIAN HASIKO DA HAZILAN PROGRAMAREN ZAZPIGARREN ETA AZKEN EDIZIOA, LANA BILATZEN LAGUNTZEKO.

  • 2016tik Hazilanen 58 pertsonek parte hartu dute guztira. 33 pertsonek praktikak egin dituzte enpresetan, eta 13 ekintzailetza-proiektu aztertu dira.
  • Parte-hartzaileen % 40k lanean amaitu du programa.
  • 2018tik 27 beka eman dira, guztira 80.800 €-ko balioarekin.

Hazilanen parte hartzeko baldintzak hauek dira: 20 eta 44 urte bitartean izatea, goi-mailako heziketa-zikloko edo unibertsitateko gutxieneko ikasketekin, eta enplegu-bilaketa aktiboan egotea. Amurrion erroldatutako pertsonek dute lehentasuna, eta horiek bakarrik dute beka jasotzeko aukera.

Amurriok % 15,2ko langabezia-tasa du (langabezia-tasarik altuena duen EAEko 6. Udalerria da). Adinari dagokionez, pertsonen % 50ak 45 urtetik beherakoak dira, eta beste % 50 nagusiagosk (2022ko ekaineko datuen arabera).

Hazilan enpresako prestakuntza- eta praktika edo ekintzailetza-programa bat da. Programaren helburua da parte-hartzaileek 4 hilabetez enpresetan praktikak egin ahal izatea eta, aldi berean, tokiko eta eskualdeko enpresa-sareari kualifikazioa duten pertsonak hurbiltzea.

Bestalde, ekintzaile-kezka duten pertsonentzat, ekintzaile teknikariarekin negozio-ideia aztertzeko aukera ere bada, negozioaren bideragarritasuna aztertu ahal izateko, hau da, tutoretzapeko azterketa bat egiteko laguntza eta kontrastea izateko.

Hazilan-en parte hartzen duten pertsonek Amurrioko Udalaren gazteentzako enplegu-planeko beka bat jasoko dute, 800 €/ hileko. 12 beka horietako bat eskuratzeko, beharrezkoa da aldez aurretik 115 orduko zeharkako prestakuntza batean parte hartu izana, Amurrion erroldatuta egotea eta praktika-fasean edo proiektuaren garapenean egotea.

Gaur egun urrian hasiko den edizio berria planifikatzen ari da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, telefonoz edo whatsappez 945891721 telefonoan edo posta elektronikoz: empresa@amurriobidean.org helbidean.

Jarduera hauHAZILAN 2014-2020 aldiko EAEko EGF Programa Operatiboaren esparruan garatzen da, eta EGFek % 50ean kofinantzatzen du.