Bidalketak

Uztailaren 23an, GoinerAmek bilera bat egingo du Amurrioko enpresen artean energia-komunitatearen proiektua aurkezteko

GoinerAmek, Amurrioko industria-enpresen elkarteak, Amurrioko Udalaren dirulaguntza jaso du, eta Amurrio Bidean-ek kudeatzen duen idazkaritza teknikoaren bidez, energia-komunitate bat sortzeko proiektua abiarazi du.
GoinerAmek 2024ko jarduera-plana aurkeztu dio Amurrioko Udalari, 30.452,16 euroko aurrekontuarekin, tokiko enpresa-ehunarentzat interesgarriak diren hainbat proiektu garatzeko, hala nola:

• ekainean BECen egin zen makina-erremintaren bi urtez behingo azokara joatea. Horretarako, elkarteko enpresen katalogo digitala argitaratu zen.
• enpresa-eremuetako pabiloien zenbakiak zehaztea, zenbakirik gabeko posta-helbideak saihesteko, eta horiek seinaleztatzea,
• enpresa-arloak mantentzeko eta hobetzeko jarduketak definitzea, eta
• Amurrioko enpresen autokontsumorako energia-komunitate bat sortzea.

Azken proiektu hori aurkezteko, elkarteak dei egiten die interesa duten enpresa guztiei, elkartekoak izan ala ez, uztailaren 23an, 17:00etan, ReforAmurrio Enpresaldean egingo den bilera batera.
Energia-komunitatearen proiektuan interesa duten enpresa guztiek formulario hau bete behar dute.
Bilerara etorriko zarela baieztatzeko, idatzi mezu bat GoinerAm elkartera (info@goineram.com) edo Amurrio Bidean elkartera (empresa@amurriobidean.org) eta, informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945891721 telefonora.