Games Academy Amurriora itzuliko da bideo-jokoak sortzeko lau tailerrekin
Ekainean, Games Academy Amurrio Bideanera itzuliko da, bideo-jokoak garatzen ikasteko doako tailerren edizio berri batekin. Saioak ekainaren 23, 24, 25 eta 26an izango dira, 10:00etatik 14:00etara.
12 urtetik gorako gazteei zuzenduta, tailerrek aukera paregabea eskaintzen dute bideo-jokoen sorkuntzaren munduan modu praktiko eta errazean sartzeko, aldez aurretik ezagutzarik izan gabe. Unity, Roblox Studio edo MakeCode Arcade bezalako tresna profesionalak erabiliz, parte hartzaileek euren pertsonaiak diseinatu, mailak sortu, joko mekanikak programatu eta askoz gehiago egin ahal izango dute.
Tailer hauen helburua etengabe hazten ari den sektore batekiko jakin-mina eta interesa piztea da, etxetik ikasten eta sortzen jarraitu ahal izateko oinarrizko tresnak emanez.
Tailerren programa:
- Sortu zure bideo-jokoa 0tik (06/23)
Ezagutu minijokoen mundu zirraragarria Minecrafteko TNT Run ospetsua birsortuz Roblox Studion. Ikasi ingurune birtualak eraikitzen, joko-mekanikak inplementatzen eta zure sormen-abenturari bizia ematen.
- Unity Asteroid 06/24) Ba al zenekien Angry Birds, Pokémon GO edo Crossy Road bezalako jokoek Unity erabiltzen dutela? Tailer honetan, 2Dko plataformen bideojoko bat sortuko dugu, oinarrizko mekanikak diseinatuz: mugimendua, jauziak, kontrol-puntuak eta soinu-efektuak.
- Droneen simulagailua (06/25)
Sortu zure 3Dko hegaldi-simulagailua Unity erabiliz. Eszenatokiak diseinatu, hegaldi-kontrolak programatu eta zure gaitasunak probatu, hainbat ingurunetan dron birtual bat pilotatuz.
- Abentura pixelatuak (06/26)
Diseinatu zure retro bideo-jokoak grafiko pixelatuekin MakeCode Arcade-n. Ikasi programazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak, pertsonaia, maila eta erronka paregabeak sortzen dituzun bitartean.
Tailerretan parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da www.gamesacademy.eus webgunearen bidez. Plazak mugatuak dira.
Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak finantzatzen dute, BIC Arabak eta EUNEIZek koordinatuta, eta Euskaltel Fundazioaren lankidetza du.
Jarraitu Games Academyren nobedade guztiak sare sozialetan:
Instagram: @gamesacademy_eus | TikTok: @gamesacademy_eus
Animatzen zara hurrengo mailara jauzi egiten?