Bidalketak

Uztailaren 23an, GoinerAmek bilera bat egingo du Amurrioko enpresen artean energia-komunitatearen proiektua aurkezteko

GoinerAmek, Amurrioko industria-enpresen elkarteak, Amurrioko Udalaren dirulaguntza jaso du, eta Amurrio Bidean-ek kudeatzen duen idazkaritza teknikoaren bidez, energia-komunitate bat sortzeko proiektua abiarazi du.
GoinerAmek 2024ko jarduera-plana aurkeztu dio Amurrioko Udalari, 30.452,16 euroko aurrekontuarekin, tokiko enpresa-ehunarentzat interesgarriak diren hainbat proiektu garatzeko, hala nola:

• ekainean BECen egin zen makina-erremintaren bi urtez behingo azokara joatea. Horretarako, elkarteko enpresen katalogo digitala argitaratu zen.
• enpresa-eremuetako pabiloien zenbakiak zehaztea, zenbakirik gabeko posta-helbideak saihesteko, eta horiek seinaleztatzea,
• enpresa-arloak mantentzeko eta hobetzeko jarduketak definitzea, eta
• Amurrioko enpresen autokontsumorako energia-komunitate bat sortzea.

Azken proiektu hori aurkezteko, elkarteak dei egiten die interesa duten enpresa guztiei, elkartekoak izan ala ez, uztailaren 23an, 17:00etan, ReforAmurrio Enpresaldean egingo den bilera batera.
Energia-komunitatearen proiektuan interesa duten enpresa guztiek formulario hau bete behar dute.
Bilerara etorriko zarela baieztatzeko, idatzi mezu bat GoinerAm elkartera (info@goineram.com) edo Amurrio Bidean elkartera (empresa@amurriobidean.org) eta, informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945891721 telefonora.

Amurrioko enpresen artean energia-komunitate bat sustatuko du GoinerAm-ek

GoinerAm Amurrioko enpresen elkartea da, eta elkartea osatzen duten enpresen interes sozial, ekonomiko eta profesionalak defendatzea du helburu.

Gaur egun 24 enpresak osatzen dute elkartea, eta 192 langile dituzte. Kokapenari dagokionez, 9 enpresa daude Aldaiturriagako enpresa-eremuan, 7 Maskuribain, 5 Saratxon eta 1 Kaltzadako, Zanueta eta Artomañan.

Elkartearen Zuzendaritza Batzordeak aurrez definitu ditu elkarteak 2024rako izango dituen jarduera nagusiak, eta horien artean dago autokontsumorako energia-komunitate bat eratzea herriko enpresa-sarerako.

Energia-komunitateak ohiko sare elektrikotik berezita dagoen eta energía berriztagarriak erabitlzten dituen instalazio autosufiziente eta autonomoa partekatzen duten enpresek osatzen dute.  Kide guztiek beren burua hornitzen dute, eta honekin kostuak merkatzea eta ingurumena zaintzea lortzen dute.

GoinerAmek deialdia egin die ekimenaren berri izan nahi duten enpresa guztiei. Lotura honetan kontaktua utzi dezakete:

Interesa duten enpresen harremanetarako datuak biltzeko formularioa.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan GoinerAm (info@goineram.com) elkartearekin edo Amurrio Bidean elkartearekin, 945891721 telefonoan.

Amurrioko Udalak bi bidetatik laguntzen dio elkarte honi. Amurrio Bidean elkartearen idazkaritza teknikoko lanak egiten ari da, eta, era berean, 2023an 29.815,60 euroko diru-laguntza eman dio enpresa-guneetan mantenua egiteko, 6 enpresatan ekologi-trantsizioko azterketa egiteko eta elkartea komunikatzen eta finkatzen laguntzeko.