AIARALDEAN JARDUERA EKONOMIKOA ETA ENPLEGUA SUSTATZEKO ENPRESA-EKIMENEN LEHIAKETAK
ESKAERAK ABENDUAREN 15ERA ARTE AURKEZTU AHAL IZANGO DIRA.
Ekintzailea bazara edo Lehen Sektorean, landa-ingurunean edo elikagaien industrian negozio-proiektu bat duen enpresa txiki bateko kide bazara, gaurtik aurrera Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bidez, abian jarritako bi lehiaketetako batean parte hartzeko eska dezakezu. Ekimen horrek Zabaia eta Gorbeialde landa-garapeneko elkarteen laguntza jaso du. Ekimenaren helburua da, berrikuntza prozesu ireki baten bidez, Aiaraldean hazkundea eta enpleguaren sorrera bultzatuko duten proiektuak erakartzea. Horretarako, 1.060.000 euroko aurrekontua bideratu da guztira, eta proiektu irabazleak saritzeko erabiliko da.
Bi lehiaketetako batean parte hartu nahi duten pertsona fisiko eta juridikoek behean agertzen diren formularioen bidez aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak abenduaren 15era arte, egun hori barne
I lehiaketa – Aiaraldeko lehen sektoreari eta nekazaritzako elikagaien industria txikiari zuzendutako proiektu berritzaileak
II Lehiaketa -Aiaraldeko landa ingurunean jarduera ekonomikoa bultzatuko duten proiektuak
INFORMAZIO GEHIAGO ESTEKA HONETAN: https://hazi.eus/aiaraldean-enpresa-ekimenen-lehiaketa/